Usted está aquí: Inicio Teléfonos y Emails EMPLEO Y PROMOCION ECONOMICA Sustapen Ekonomikoa Enpresa Sortu eta Sendotzeko Tailerra

 
"ENPRESA SORTU ETA SENDOTZEKO HAMAR GAKO" TAILERRA
2019 Maiatza / Mayo

 
 
Sopelako Udaleko Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Arloak Secot Bizkaiarekin elkarlanean “Enpresa bat sortu eta sendotzeko hamar gako” izeneko tailer praktikoa antolatu du maiatzaren 15erako. Proiektu berri bati ekin nahi dioten pertsonei zuzenduta dago eta hurrengo asteazkenean egingo da, maiatzak 15, 10:00ak eta 12:00ak artean Landabe 12n.
 
Tailerraren helburu nagusia proiektu baten bideragarritasuna zehazten duten 10 gako aztertzea da, besteak beste: ideia, kudeaketa gaitasuna, enpresa plana, merkatuaren ezagutza, produktua edota zerbitzua, egitura, finantziazioa, kokapena edota web orrialdea, komunikazioa eta kudeaketaren kontabilitatea. Hots, 10 faktore hauek “sakonki aztertu behar dira proiektuaren egoera definitzeko eta hortaz proiektuarekin aurrera jarraitu, gehiago landu, aldatu edo bertan behera utzi edo ez erabakitzeko” baieztatu dute Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Arloko arduradunek.
 
Informazio gehiago edota izen emateak: Sopelako Udaleko Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Arloa.
E-mailEsta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.
Telefonoa: 94 406 55 00 (Luz. 110)
 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia