Usted está aquí: Inicio Teléfonos y Emails BERRIAK Kirolak Ekainaren 8an 300 ume inguru elkartuko dira VIII. Duatloi Txikian

Ekainaren 8an 300 ume inguru elkartuko dira VIII. Duatloi Txikian

Zortzigarren urtez jarraian, Sopelako Udalak eta Hirubi Triatloi Taldeak antolatutako Duatloi Txikia ekimena ospatuko da Sopelan ekainaren 8an. Aurten ere Udaletxeko plazak emango dio hasiera eta bukaera lasterketari. Parte hartzaileak  10:00ak eta 12:30ak artean irtengo dira eta urtero lez, kategoria desberdinak antolatu dira.  Distantziak adinaren araberakoak izango dira eta 2018 eta 2005 urteen artean jaiotako umeek hartuko dute parte.

Lasterketa solidarioa izango da, izan ere, dortsalekin lortzen den diru guztia aprendeTEA elkartearentzat izango da (Autismo Espektroaren Nahasteak eta Asperger dituzten familien prestakuntza eta asiaren sustapenerako elkartea).

Informazio gehiago: https://triatlonsopelana.org/2012/08/duatloi-txikia/

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia