Usted está aquí: Inicio Teléfonos y Emails BERRIAK Hiritarren Segurtasuna Sopelako Udaltzaingoak autoetan izandako lapurreten lekukoen laguntza eskatzen du

Sopelako Udaltzaingoak autoetan izandako lapurreten lekukoen laguntza eskatzen du

Sopelako Udaltzaingoak herritarren laguntza eskatzen du bart goizaldean herriko zenbait lekutan aparkatutako autoetan izandako lapurreten harira datuak jasotzeko. Agenteen esanetan, Haizeder, Mendieta, Sugurdialde eta Artazako kaleetan aparkatutako hogei bat kotxetan lapurtu dute, besteak beste.

Sopelako Udaltzaingoa eta Ertzaintza batera ari dira lanean azkenaldian Uribe Kostan gertatzen ari diren lapurreta hauen inguruan ikertzeko.

Beraz, lapurreta hauen nondik norakoak argitzeko Sopelako Udaltzaingoak herritarren laguntza eskatzen du, inongo daturik izanez gero 944 06 55 11 telefonora deitzeko eskatuz.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia