Portal municipal de Sopela - Jaietako muntaien ondoriozko trafiko mozketak
Usted está aquí: Inicio Presentación BERRIAK Sopela Jaietako muntaien ondoriozko trafiko mozketak

Jaietako muntaien ondoriozko trafiko mozketak

Jaietako muntaia lanak direla eta (txosna-gunea), Akilino Arriolaren sarbidea moztu da, 10. zenbakiaren parean, eta elizaren paretik biribilgunerako sarbidea ere bai.

Etxebarri eta Eleizalde arteko sarbidea murriztu egingo da ekainaren 23tik uztailaren 2ra bitarteko jaiegunetako gauetan (biak barne); irteera Lorealde kaletik egin ahal izango da.

Autobus-geltokia elizaren atzealdean dagoenera eramango da (plastikozko markesina).

Muntaketak ekainaren 23ra arte egingo dira eta txosnak eta agertokiak uztailaren 5etik aurrera kenduko dira.

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia