Portal municipal de Sopela - BGPk otsailean hasiko ditu Sugurdialde kalean pantaila akustikoak jartzeko lanak
Usted está aquí: Inicio Noticias BERRIAK Hirigintza BGPk otsailean hasiko ditu Sugurdialde kalean pantaila akustikoak jartzeko lanak

BGPk otsailean hasiko ditu Sugurdialde kalean pantaila akustikoak jartzeko lanak

Metroaren bideetatik hurbil dauden Sugurdialde kaleko etxebizitza blokeak akustikoki babesteko helburuarekin, Bizkaiko Garraio Partzuergoak Sopelako Udalari jakinarazi dio datorren otsailaren 1ean hasiko dituela “Bilboko Metropoli-Trenbidearen 1. Lineako Larrabasterra-Sopela zatian pantaila akustikoak instalatzeko proeiktua” egiteko lanak. 

Urtarrileko azken asteetan inguruko perimetroa itxi eta galtzada okupatuko da Sugurdialde kalean. Bide publikoaren zati bat itxiko da, etxolak jarri eta makineria sartzeko. BGPren arabera, obrek 6 hilabeteko iraupena izango dute eta milioi erdi euroko aurrekontua. Lehenengo 6 asteetan, zarata gehien sortzen duten lanak egingo dira, eguneko ordutegian. Aurrerantzean, eta obra bukatu arte, traba gutxien eragin ditzaketen lanak, gauez egingo dira.

Guztira 182 metroko tarte bat babestuko da, zehazki Sugurdialde kalearekiko paralelo dagoen bihurgunean. Metalezko hesi akustiko berri honek, 4 eta 8 metro bitarteko altuera aldakorreko 50 pantaila akustiko inguru izango ditu.

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia