Usted está aquí: Inicio Beti On BERRIAK Sopela Sopelako Udala kaleak desinfektatzen hasi da

Sopelako Udala kaleak desinfektatzen hasi da

Sopelako Udalak, COVID-19 birusaren hedatzea geldiarazi eta kutsatzea ekiditeko helburuarekin, gaur goizean udalerriko zenbait kale eta espazio publiko desinfektatzeko garbiketa lanak hasi ditu. Modu honetan, Sopelako kaleetan egon daitezkeen koronabirusaren arrastoak ezabatu nahi ditu. Garbiketa zerbitzuko langileen lanak udalerriko kale desberdinetan zentratu dira, joan-etorri gehien egoten diren tokietan, udaletxearen inguruko kaleetan, barandak, anbulategiko ingurua, plazak, etab. 

Udal gobernuak, Espainiako Gobernuak ezarritako alarma egoeratik, herriko bizilagunak izaten ari diren jarrera arduratsu eta eredugarria eskertu eta azpimarratu nahi du, izan ere, gehiengo handi bat arauak errespetatzen ari da. “Oso garrantzitsua da koronabirusari indar osoz aurre egiteko ezarritako prebentzio neurri guztiak betetzea, hori baita birusaren hedatzea ekiditeko soluziorik eraginkorrena” esan du Josu Landaluze alkateak.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia