Usted está aquí: Inicio Alertas BERRIAK Enplegu eta Sustapen Ekonomikoa Getxok eta Sopelak jarduketa protokoloa sinatu dute surfaren eta beste irristatze-kirol batzuen industria sustatzeko

Getxok eta Sopelak jarduketa protokoloa sinatu dute surfaren eta beste irristatze-kirol batzuen industria sustatzeko

Getxoko alkatea Amaia Agirrek eta Sopelako alkatea Josu Landaluzek jarduketa protokoloa sinatu dute udalerri bietan surfaren eta beste irristatze-kirol batzuen industriaren sektorearen garapena eta hazkundea sustatu eta bultzatzeko.

Getxok eta Sopelak Bizkaiko surfaren jarduera ekonomikoaren erdia, gutxi gorabehera, hartzen dute; gainera, puntako nazioarteko ekimenak, askotariko olatuak eta itsas hautsiak daude, eta erreferentziako profesional bikainak eta surf-eskolak dituzte. Azken urteotan, udalerri biak modu aktiboan ari dira lanean surfaren sektoreko erakundeekin, surfaren enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetzeko ekimen eta jarduerak diseinatuz, garatuz eta martxan jarriz, baita horien inguruko komunikazioa landuz ere.

Amaia Agirrek eta Josu Landaluzek esan dutenez, udal biak bat datoz aurrera eramaten dituzten jarduketa eta programen helburu eta gaiekin; horrez gain, sektorearen baitan balio handia duen lurralde-eremu bat partekatzen dute.

Amaia Agirrek gogoratu duenez, lankidetza hau Getxoko Udalaren Ekonomia Sustatzeko Eremu Estrategikoei buruzko Planaren barruan dago; zehazki indartzeko “Kirolaren nahiz Ongizatearen Teknologiak eta Industriak eta horiei lotutako Turismoa berritzeko Interesgunea” delakoaren garapena; hau udalerrirako potentzial handiko proiektua da eta helburutzat ditu ekintzailetza babestea, start-up berriak eratzea, dauden enpresei bultzada ematea eta beste enpresa batzuk lurraldera erakartzea.

Jose Landaluzek, bere aldetik, esan du kolaborazio hau Sopelan Ekintzailetza, Enplegua eta Ekonomiaren Sustapena garatzeko Plan Estrategikoaren baitan dagoela. Sopela udalerriko enpresa sareari bultzada emateko plana da, eta surfaren sektorea da erreferente nagusietakoa, kontuan hartuz gero enpresa kopurua eta ekiteko nahiz espezializatzeko aukerak.

Gaur goizean sinatutako hitzarmenean jasotzen denez, lanerako modu kolaboratibo horri esker, esponentzialki areagotzen dira arrakasta lortzeko eta ezarritako helburuak garatzeko aukerak; gainera, bikain egiten du bat beste erakunde publiko batzuek aurrera eramandako udalaz gaindiko politikekin, hala nola Bizkaia Orekan proiektua edo Surfing Euskadi, euskal lurraldean.

Horretarako, surfaren sektorean parte hartzen duten eragile guztiekin elkarlanean hamabost ekimen egitea zehaztu da; horrela, iritzi guztiak jasotzeaz gain, ekintzak garatzeko eta abian jartzeko orduan haiek guztiak inplikatzea bilatuko da. Ekimen horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: enpresentzako prestakuntza-programa espezifiko bat egitea, hondartzetako jarduerak antolatzea, Europan erreferentzia den surf-helmuga baterako misio komertzial bat, udalerri bakoitzeko ekitaldi nabarmenetan lankidetza gurutzatua, lantalde iraunkor bat eratzea eta sektorea ezaugarritzea, horien eragina eta etorkizuneko erronkak ezagutze aldera.

Getxo-Sopela, surferako jomuga

Surfaren sektoreak dinamizazio ekonomikorako, produktibitatea areagotzeko eta enplegu kualifikatua sortzeko duen gaitasuna azpimarragarria da. Sektore hori gakotzat jotzen da udalerri bien etorkizuneko garapenerako. 35 milioi surflarik osatzen duten merkatu globala du oinarri, eta urtean % 10etik gorako hazkunde erritmoa dauka, 8,3 bilioi euroko negozio-bolumena eragiten duena, Europa izanik bere merkatu nagusietakoa.

Udalerri horietako 13 km-ko kostaldeak Bizkaiko surfaren industriako erdia hartzen du. Gutxi gorabehera, jarduera ekonomiko gehienak sektore honi lotutako 50 enpresa-ekimenek, fabrikatzaileek, banatzaileek, saltokiek eta surfaren turismoko jardueren enpresek osatzen dute; halaber, berrikuntzako enpresak, uretako segurtasunaren profesionalak eta artistak ere biltzen ditu.

Horrez gain, surferako jomuga hau nazioartean ere ezaguna da, maila guztietako surflariek gozatzeko erregistratu diren 23 olatuen kalitatea dela-eta, baita bertako nazioarteko ekitaldiengatik ere (Sopelako Surf Business Meeting eta Getxoko olatu handien nazioarteko ekitaldia, esate baterako), eta bertako surflari ezagunengatik ere (besteak beste, Acero anaiak, Eunate Aguirre, David Perez, Leticia Canales eta Garazi Sanchez). Horiek guztiek kontinenteko edo munduko tituluak irabazi dituzte. 

 

Últimas noticias de Seguridad ciudadana

article thumbnailSerá el próximo 18 de diciembre, a las 19:00 h en la sala de proyecciones de la Casa de Cultura de Kurtzio. La entrada será gratuita y está dirigida a todos y todas las sopeloztarras. Se busca analizar la influencia de este tipo de delito, así como ofrecer consejos básicos de prevención y explicar la importancia de la colaboración ciudadana para la persecución. En caso de cualquier sospecha es...
article thumbnailEl Juzgado de lo Penal número 3 de Bilbao ha dictado sentencia firme sobre las lesiones que varios Policías Locales de Sopela sufrieron por parte de 3 varones en un supermercado de la localidad, el pasado 21 de marzo de 2017, mientras los agentes se encontraban en el ejercicio de sus funciones. Fueron los propios agentes de la Policía Municipal de Sopela quienes se presentaron como acusación...
article thumbnailAgentes de la policía local de Sopela detuvieron el pasado 27 de noviembre, miércoles, a dos varones que intentaban robar en las instalaciones de tiro con arco en la calle Loiola Ander Deuna. Al parecer, tras forzar la puerta para acceder a la caseta del campo se vieron sorprendidos y emprendieron la huida a bordo de un vehículo en dirección a Getxo. Finalmente la policía local de Sopela logró...
article thumbnailAgentes de la Policía Local de Sopela y la Ertzaintza detuvieron ayer por la mañana a un varón de 34 años de edad y con numerosos antecedentes policiales, acusado de cometer diversos robos en Sopela. Hacia las seis y media de la mañana de ayer se registró un robo en una vivienda unifamiliar situada en la localidad de Sopela y el propietario tras sorprender a un varón en el interior de una...
Más noticias: Seguridad ciudadana  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia