Usted está aquí: Inicio Alertas BERRIAK Kirolak Luzatuta, apirilaren 18ra arte “2019 Parke osasungarriak” ekimenean izena emateko epea

Luzatuta, apirilaren 18ra arte “2019 Parke osasungarriak” ekimenean izena emateko epea

  • Guztira, doako 8 sesio egingo dira maiatza eta ekaineko asteazkenetan Jubilatuen etxeko lorategian dagoen parkean.
  • Parte hartu nahi dutenek apirilaren 18a baino lehen eman beharko dute izena Kurtzio Kultur Etxean bertan, 94 406 55 05 telefonora deituz edota Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidera idatziz.

Sopelako Udalak kirola sustatzen jarraitzen du sopeloztarren artean eta helburu horrekin, hain zuzen ere, udalerriko parke osasungarrietan ariketa fisikoa era egoki eta seguruan egiten ikasteko saioak antolatu ditu. Programa Bizkaiko Foru Aldundiak, Kirola Zerbitzuaren bitartez abian jarritako “2019 Parke osasungarriak” proiektuaren barruan dago.

Ekimen honek koordinazioa eta lankidetza sustatzea du helburu, herritarrek gorputz jarduera gehiago egin dezaten, eta bitartekoak eskaini nahi ditu jendeak kirol jarduera jarraitua eta segurua egin dezan, ingurumena eta gure kultur-ondarea errespetatuz. “2019 Parke osasungarriak” proiektua jarduera egin ahal izateko parke bio-osasungarri bat baldintza optimoetan duten 20.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriei zuzenduta dago.

Sopelako kasuan, guztira, doako 8 sesio egingo dira maiatza eta ekaineko asteazkenetan zehar: maiatzak 8, 15, 22 eta 29 eta ekainak 5, 12, 19 eta 26. Klaseak Jubilatuen etxeko lorategian dagoen parkean egingo dira 11:30etik 12:30era eta espezializatutako  teknikoek eskainiko dituzte, zeintzuek makinak modu egokian erabiltzen irakatsiko duten.

Gutxienez 8 eta gehienez 20 pertsonako talde bat antolatuko da, beraz, parte hartu nahi dutenek apirilaren 18a baino lehen, osteguna, eman beharko dute izena Kurtzio Kultur Etxean bertan, 94 406 55 05 telefonora deituz edota Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidera idatziz. Ekimena sopeloztar guztiei zuzenduta dago, bereziki kirola noizbehinka edo gutxitan egiten duten horiei.

Proiektua amaitzean, parte-hartzaileek, gainera, ariketen jardueren eskema bat jasoko dute jardueraren ezagutza handiagoa lortu eta era autonomoagoan egiteko gauza izateko helburuarekin.

Parke bio-osasungarriak, kirola egiteko instalazioak

Azken urte hauetan  berariaz sortu dira parke bio-osasungarriak. Azpiegitura horien helburua herritarrak zerupean kokatuta dagoen gimnasio batera hurbiltzea da,  berariaz dagoena pentsatuta era erakargarrian jarduera fisikoa egin ahal izateko. Instalazioek parke bio-osasungarrietan era seguruan kirolaren praktika sustatzen dute, pertsonengan autonomia sortuz  eta batez ere ariketa kardiobaskularretan, indarrean eta mugikortasunean finkatuta kirola egiteko ohitura sortuz eta zabalduz.

Aire librean ariketa fisikoa egiteko ematen duten aukerari esker, parke bio-osasungarriak tresna baliagarriak dira erabateko ongizatea lortzeko.

Últimas noticias de Seguridad ciudadana

article thumbnailLa aplicación del estado de alarma genera dudas y preguntas sobre cómo se aplican las medidas que se recogen en el RD 463/2020, del 14 de marzo, sobre todo en relación con la limitación de circulación de personas y vehículos particulares, así como sobre la realización de determinadas actividades. La Ertzaintza recoge en este contenido los criterios de interpretación.  PINCHA AQUÍ PARA LA LECTURA...
article thumbnailAgentes de la Policía Local de Sopela investigan a dos personas por la presunta comisión de un delito contra el medio ambiente. El suceso está relacionado con la aparición de numerosos bidones de pintura cortando un camino; unos botes estaban vacíos y otros vertían el material directamente al suelo; y también disolventes en las mismas condiciones, rodillos y brochas usadas. Sobre las 13:45...
article thumbnailLos hechos tuvieron lugar el día 29 de abril. Sobre las 20:15 horas se recibió una llamada en la centralita de la Policía Local comunicando que se había registrado un accidente de tráfico en la calle Sipiri y que los dos ocupantes del vehículo causante pretendían abandonar el lugar sin facilitar datos al propietario del dañado. Personados los agentes localizaron a dos personas, en aparente...
article thumbnailAdemás de los trabajos habituales de barrido y desinfecciones especiales que se están realizando desde el comienzo del estado de alarma, esta semana se ha incorporado un nuevo camión de baldeo para desinfectar puntos de contenedores y zonas concretas.  Un total de 11 operarios completan el operativo especial de limpieza y desinfección.  Vídeo resumen de los trabajos de limpieza:...
Más noticias: Seguridad ciudadana  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia