Sopelako Udalak 43.000 euro bideratuko ditu Sope-Lan dirulaguntzen programa martxan jartzeko

Sopelako Udalak, Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Arloaren bitartez, 2019an 43.000 euro inguru bideratuko ditu Sope-Lan – Sopelan enplegua sortu eta enpresak sustatzeko programa abiarazteko. Diru-laguntzak 2018ko azaroaren 1etik 2019ko irailaren 30era bitartean  (biak barne), abian jarri proiektuetarako bideratuko dira eta honako lerroez osaturik daude:

Eskariak aurkezteko epea ekainaren 20tik irailaren 30era arte egongo da zabalik.Diru laguntzak eskatzeko inprimakia eta deialdiaren oinarriak interesdunen eskura daude bai www.sopela.eus webgunean bai udal bulegoetan ere. 

Udalerriaren garapena eta sustapen ekonomikoa, enplegua sortzea, enplegagarritasuna hobetzea, gizarteratzea eta bizi-kalitatearen nahiz ongizatearen kalitatea hobetzea dira Sopelako Udaleko Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Arloak garatzen dituen politiken funtsezko ardatzak. Testuinguru horretan, hain zuzen ere, Sope-Lan izeneko laguntza-programa abiarazi da. Programak honakoak ditu helburu, besteak beste: enpresa- proiektu berriak sortzea, langabetuak kontratatzea eta udalerriko langile autonomoak zein  mikroenpresak sustatzea. Ildo horretan, diru-laguntzak emango zaizkie modernizatzeko inbertsioak egiteko  eta ekipamendu teknologikoak hobetzeko.