Usted está aquí: Inicio Juventud BERRIAK Kirolak Apirilaren 6an Sopelak kirola sustatuko du “Sopela Sasoian” ekintza berriaren bitartez

Apirilaren 6an Sopelak kirola sustatuko du “Sopela Sasoian” ekintza berriaren bitartez

Osasunaren mundu eguna dela eta Sopelako Udalak, kiroldegiko Be One-eko monitoreen laguntzarekin, Sopela Sasoian ekitaldia jarri du martxan lehenengo aldiz. Apirilaren 6an ospatuko den ekimen honen helburua kirola kalera ateratzea, sustatzea eta jendea ariketa fisikoa egitera animatzea da.

Horretarako, Udaletxeko plazan eta igerilekuetan ospatuko diren doako kirol ekintza ugari antolatu dira egun osoan zehar, besteak beste:

Udaletxeko plazan:

  • 11:00: Body-combat
  • 11:30: Pilates
  • 12:00: Sh´bam
  • 12:30: Body-balance

Igerilekuetan:

  • 13:30: Pool run
  • 14:15: Pool gym

Igerilekuetako ekintzetako leku kopurua mugatua izango da (30 plaza sesio bakoitzean), beraz beharrezkoa izango da igerilekuetan bertan izena ematea.

Halaber, 14:00ak eta 21:00ak artean ate irekiak izango dira gimnasioko fitness aretoan.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia