Portal municipal de Sopela - Zabalik Getxo Itsas Huben espazioak eskatzeko epea
Usted está aquí: Inicio Noticias BERRIAK Enplegu eta Sustapen Ekonomikoa Zabalik Getxo Itsas Huben espazioak eskatzeko epea

Zabalik Getxo Itsas Huben espazioak eskatzeko epea

 

2019. urtearen amaieran, Sopela eta Getxoko Udalek jarduketa protokoloa sinatu zuten udalerri bietan surfaren eta beste irristatze-kirol batzuen industriaren sektorearen garapena eta hazkundea sustatu eta bultzatzeko. Getxok eta Sopelak Bizkaiko surfaren jarduera ekonomikoaren erdia, gutxi gorabehera, hartzen dute; gainera, puntako nazioarteko ekimenak, askotariko olatuak eta itsas hautsiak daude, eta erreferentziako profesional bikainak eta surf-eskolak dituzte. Azken urteotan, udalerri biak modu aktiboan ari dira lanean surfaren sektoreko erakundeekin, surfaren enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetzeko ekimen eta jarduerak diseinatuz, garatuz eta martxan jarriz, baita horien inguruko komunikazioa landuz ere.

Protokolo horren barruan, Getxok kirol-portuan dagoen "Getxo Itsas Hub" itsas kiroletako ekintzailetza-zentro berrian udal-espazioak okupatzeko eskaera egiteko epea ireki du. Enpresa-zentro eta berrikuntza-polo hau Legealdiko Planaren proiektu estrategikoa da eta horren helburua da udalerrian enplegua eta inbertsioa sortzea, erakartzea eta atxikitzea.

Getxo Itsas Hub" 230 m2-ko lokal batean dago. Instalazio horiek 18 lanpostu eta erabilera anitzeko aretoak eta bilera-gelak hartuko dituzte. Aretoek, malgutasunez, ekitaldi txikiak, bilerak eta elkarlaneko lanak ere hartu ahal izango dituzte. Okupazioaren prezioa hilean 75 eurokoa izango da lanpostu bakoitzeko + BEZ.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Getxoko pertsona fisikoek eta erakundeek, edo udalerrian lan egiten dutenek, baldin eta jarduera garatzeko lan-eremu bat behar badute, betiere ekonomia-sustapenarekin zerikusia badute. Proiektuen eta talde sustatzailearen kalitatea, Getxon eta Bizkaian egoitza izatea, berrikuntza eta proiektuak sektore nautikoarekin lotuta egotea baloratuko dira.

Gehienez 2 lanpostu ezarri dira enpresa-proiektu bakoitzeko, eta lokalen erabilera urtebetekoa izango da, beste urtebete batez luzatzeko aukera izanik.

Eskaeraren aurkezpena

  • Otsailaren 12tik martxoaren 15era
  • Eskaerak Administrazio Elektronikoaren Bulegoa-AEBren bidez egingo dira: http://www.getxo.eus , nire kudeaketak etxetik  -> Nire erregistro telematikoa -> Eskaera egin -> Ohar-eredua “Getxo Itsas Hub 2021 eskaera”.

Informazio gehiago:  Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. eta www.getxo.eus/getxolan

 

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia