Uztailaren 29tik abuztuaren 2ra Garbigune mugikorra instalatuko da Sopelan

Sopelak Garbigune mugikor bat instalatuko du Akilino Arriola kalean (Elizaren aurrean) uztailaren 29tik abuztuaren 2ra. Birziklapenaren kontzeptua Bizkaiko herritarrentzat errazagoa eta hurbilagoa egiteko Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarritako ekimena da.

Garbigune mugikorren helburua ohiko garbiguneetara joateko aukera emateaz gain, udal-mugarte barruan bertan ere egin ahal izatea da.

Zerbitzu honek onartzen dituen hondakin motak honakoak dira, besteak beste: etxeko-tresna txikiak, sukaldeko tresnak, etxeko olioa (ontzi itxian), sakeleko telefonoak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tonerrak, tintazko kartutxoak, metalezko kapsulak, plastikozko kapsulak, pilak, CDak, DVDak eta kasseteak eta erradiografiak

Informazio gehiago: garbiker.bizkaia.eus/eu/garbigune-mugikorra