Usted está aquí: Inicio Noticias BERRIAK Sopela Sopelbuseko lizitazioak aurrera darrai, 2021ean martxan ipintzeko asmoarekin

Sopelbuseko lizitazioak aurrera darrai, 2021ean martxan ipintzeko asmoarekin

 

  • Zerbitzu berriak aukera emango du Barik txartelarekin ordaintzeko. Txartel hau Bizkaiko edozein garraio publikotan erabil daiteke, eta abantaila handiak eskaintzen ditu, egindako bidaia kopuruaren araberako deskontuak eta hobariak eginez.
  • Nabarmendu beharreko beste berrikuntza bat COVID-19a dela eta aplikatuko diren neurri higieniko-sanitarioak dira. Autobusa egunero garbituko da kanpotik eta barrutik.
  • Udalak milioi bat euro bideratuko ditu datozen 4 urteetarako garraio-zerbitzua abian jarri eta sopeloztarren mugikortasuna errazteko xedez.

Urriaren 9an, Sopelako Udalak Sopelbuseko zerbitzua lizitaziora atera zuen. Sopelbus udalerriko gune desberdinak hondartza eta metro geltokiekin lotzen dituen autobus zerbitzua da. Garraio-zerbitzua martxoaren 27an eten zen, Covid-19k sortutako osasun-krisia dela eta Estatuak ezarritako alarma-egoeraren ondorioz. Gobernu taldeak zerbitzua aldi baterako etetea erabaki zuen, erabiltzaileak kutsatzeko arrisku handiko gunea izan zitekeelako. Denbora horretan zehar, zerbitzuaren kontratua amaitu egin da. Hori dela eta, Udala azken hilabeteotan, zerbitzu berria arautuko duten kontratu berria prestatzen aritu da, sopeloztarren mugikortasuna erraztu eta bizi-kalitatea hobetzeko xedez.

Zerbitzua eman nahi duten enpresek azaroaren 12ra arte izango dute euren proposamenak aurkezteko aukera. Udalak milioi bat euro bideratuko ditu garraio publiko hau datozen 4 urteetan abian jartzeko. Baldintza-pleguetan izangaiek bete beharreko baldintzak ezartzen dira, baita zenbait berrikuntza ere.

Sopelbusa funtsezko zerbitzua da udalerriari kohesio handiagoa emateko, erdigunetik eta metro-geltokietatik urrutien dauden auzoetako bizilagunek garraio publikoko alternatiba bat izan dezaten udalerriko hainbat eremutara hurbiltzeko. Urtarrilean zerbitzua martxan egotea espero dugu eta sopeloztarrek autobusa berriro erabili ahal izatea, zeinetan erabiltzaile guztien higiene- eta segurtasun-neurriak bermatuko diren, hala herritarren mugikortasuna erraztea espero dugu” adierazi du Josu Landaluze Sopelako alkateak.

Zerbitzuaren berrikuntza nagusietako bat Barik txartelarekin ordaintzeko aukera izango da. Erabaki hori apirileko osoko bilkuran hartu zen, zeinak Udalaren eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren arteko lankidetza-hitzarmena onartzeko balio izan zuen, txartel hori ezarri eta aplikatzeko. Txartela Bizkaiko edozein garraio publikotan erabil daiteke, eta egindako bidaia kopuruaren eta hobarien arabera abantaila handiak eskaintzen ditu, deskontuak eginez, erabiltzailearen kolektiboaren arabera.

Nabarmendu beharreko beste berrikuntza bat errepide bidezko bidaiarien garraio publikoan Covid-19ari dagokionez aplikatuko diren neurri higieniko-sanitarioekin erlazionatutakoa da. Zerbitzua emateko bideratutako ibilgailuak desinfektatuko dira, indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen baldintzetan. Halaber, enpresa esleipendunak Garbiketa Plana ezarri beharko du. Zerbitzua eskaini duten ibilgailu guztiak egunero garbituko dira kanpotik eta barrutik (barrak, eskubandak eta lurzoruaren aspirazioa, eserlekuak eta bereziki garbiketa behar duten elementuak).

Gidariek nahitaez erabili beharko dituzte maskarak eta eskularruak, eta autobusaren barruan kartelak jarriko dira erabiltzaileen betebeharrak eta osasun gomendioak azaltzeko.

TARIFAK

Garraio titulu desberdinen tarifak Sopelako Udalaren Osoko Bilkurak bere ordenantza fiskaletan urtero onetsitakoak eta CTBk ezarritakoak izango dira, hitzartutako akordio eta hitzarmenen arabera.

  • Aldian behingo bidaia: 1,00 euro.
  • CTB Barik txartelan:
    • Udalak onartutako eta ezarritako tarifa: Creditrans arrunta 0,60 euro
  • Gainontzeko tarifak CTB-k ezarritakoak izango dira:
    • Gizatrans arrunta 0,36 euro
    • Aldi-baterakoetan CTBren tarifak aplikatuko dira.

Ordainbideari dagokionez:

  • Txanponak edo 20 euro baino gutxiagoko billeteak
  • Barik txartela.
  • Bilbao Bizkaia Card txartela.

UDAKO DENBORALDIKO ZERBITZUA

Ekainaren 1etik irailaren 30era (biak barne), zerbitzuaren ibilbideak, ordutegiak eta gutxieneko maiztasunak honakoak izango dira:

Goizeko 7:00etatik 10:00etara

Ordutegi horretako zerbitzua esleipendun gertatzen den lizitatzaileak neguko zerbitzuaren proposamenean ezarritako maiztasun eta ibilbidearekin eskainiko da. Hala ere, autobusak ez du Ander Deuna ikastolan geldialdirik izango, ikastetxea oporretan dagoen bitartean.

10:00etatik 20:30era

Zerbitzua asteko egun guztietan eskainiko da (astelehenetik igandera). Bi ibilbide egongo dira:

  • Sopelako Egoitzan irteera duen ibilbideak, honako geralekuak izango ditu: Sopelako egoitza – Urbaso aurrealdean - San Pedro eliza - Atxabiribil ibilbidea 6 - Sopela kanpinga - Atxabiribil parkinga - Sopela kanpinga - Atxabiribil ibilbidea 6 - San Pedro eliza - Urbaso - Babespeko etxebizitzetako marquesina - Sopelako egoitza
  • Larrabasterrako metroan irteera duen ibilbideak, honako geralekuak izango ditu: Metro Larrabasterra - Arriatera biribilketa - Sarrera Arriatera parkinga – Arriatera hondartza - Barinatxe parkingeko autobus geltokia – Arriatera Biribilketa - Metro Larrabasterra

Ordutegiak eta maiztasunak:
 

Irteera Sopelako egoitzatik Atxabiribilera

Irteera Larrabasterrako Metrotik Arrietarako parkingera

10:00

10:00

10:30

10:30

11:00

11:00

11:30

11:30

12:00

12:00

12:30

12:30

13:00

13:00

13:30

13:30

14:00

14:00

14:30

14:30

15:00

15:00

15:30

15:30

16:00

16:00

16:30

16:30

17:00

17:00

17:30

17:30

18:00

18:00

18:30

18:30

19:00

19:00

19:30

19:30

20:00

20:00

20:30

20:30

(*Bi ibilbideetan zerbitzua amaitzeko ordutegia gutxienekoa da eta lizitatzaileak aurkezten duen proposamenean ordu erdiz luzatu ahal izango da, hau da, 21:00ak arte).

NEGUKO DENBORALDIKO ZERBITZUA

Urriaren 1etik maiatzaren 31ra (biak barne) zerbitzuaren ibilbideak, ordutegiak eta gutxieneko maiztasunak honakoak izango dira. Zerbitzu hau astelehenetik ostiralera eskainiko da (jai egunak izan ezik)

Goizeko 7.00etan honako ibilbidea egingo du: Atxabiribil parkinga - Sopela Kanpinga - Ingestabaso (sarrera Skate park) - Indians biribilketa- Metro Larrabasterra – Indians biribilketa - Ingestabaso (sarrera Skate park) - Sopela Kanpinga - Atxabiribil parkinga

Goizeko 7:15ean honako ibilbidea egingo du, zeinetan Ander Deuna ikastola barne hartzen den: Atxabiribil parkinga - Sopela Kanpinga - Ingestabaso (sarrera Skate park) - Indians biribilketa- Metro Larrabasterra – Jubilatuen Etxea - Anbulatorioa - San Pedro – Urbaso eliza – Babespeko etxebizitzak - Ander Deuna Ikastola

Goizeko 7:45an  honako ibilbidea egingo da: Sopelako egoitza – Urbasoko aurrealdean - San Pedro elizako markesina- Anbulatorioa – Jubilatuen Etxea - Metro Larrabasterra – Indians biribilketa - Ingestabaso (sarrera Skate park) - Sopela kanpinga - Atxabiribil parkinga

Goizeko 8:00 etan  honako ibilbidea egingo da: Atxabiribil parkinga - Sopela kanpinga - Ingestabaso (sarrera Skate park) - Indians biribilketa- Metro Larrabasterra - Jubilatuen Etxea- Anbulatorioa- San Pedro Eliza - Urbaso – Babespeko etxebizitzak

Goizeko 8:15ean  honako ibilbidea egingo da: Sopelako Egoitza - Urbasoko aurrealdean - San Pedro elizako markesina – Anbulatorioa - Jubilatuen Etxea  - Metro Larrabasterra - Indians biribilketa - Ingestabaso (sarrera Skate park) - Sopela kanpinga - Atxabiribil parkinga

Goizeko 8:30etan  honako ibilbidea egingo da: Atxabiribil parkinga - Sopela kanpinga - Ingestabaso (sarrera Skate park) - Biribilketa Indians - Metro Larrabasterra - Jubilatuen Etxea- Anbulatorioa- San Pedro Eliza - Urbaso  - Babespeko etxebizitzak

Goizeko 8:45an  honako ibilbidea egingo da: Sopelako Egoitza - Urbasoko aurrealdean - San Pedro elizako markesina - Anbulatorioa- Jubilatuen Etxea  - Metro Larrabasterra - Biribilketa Indians - Ingestabaso (entranda Skate park) – Sopela Kanpinga - Atxabiribil parkinga

12:00; 12:30; 13:00; 13:30; 14:00; 15:00*;15:30; 16:00; 16:30; 17:00; 17:30ean  honako ibilbidea egingo da: Atxabiribil parkinga - Sopela kanpinga - Ingestabaso (sarrera Skate park) - Biribilketa Indians - Metro Larrabasterra - Jubilatuen Etxea- Anbulatorioa- San Pedro eliza - Urbaso - Babespeko etxebizitzak.

15:00etako zerbitzua 2 zonaldera helduko da, bere ibilbidea, honakoa izanik: Atxabiribil parkinga - Camping Sopela - Ingestabaso (sarrera Skate park) - Biribilketa Indians - Metro Larrabasterra - Jubilatuen Etxea- Anbulatorioa- San Pedro eliza - Urbaso - Babespeko etxebizitzak - Ikastola Ander Deuna.

15:00etako ikastolako itzulera zerbitzua Olabidetik izango da, erabiltzaileak honako ordenean utziz: Babespeko etxebizitzak - Urbaso - San Pedro Eliza - Anbulatorioa- Jubilatuen Etxea - El Carmen ermita - Biribilketa Indians - Ingestabaso (sarrera Skate park) - Sopela kanpinga - Atxabiribil parkinga

12:15; 12:45; 13:15; 13:45; 14:15; 15:45; 16:15; 16:45; 17:15; 17:45an honako ibilbidea egingo da: Sopelako Egoitza - Urbasoko aurrealdean - San Pedro elizako markesina - Anbulatorioa- Jubilatuen Etxea  - Metro Larrabasterra - Biribilketa Indians - Ingestabaso (entranda Skate park) – Sopela Kanpinga - Atxabiribil parkinga

 

 

 

 

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia