Udalak herritarren iritzia jasoko du Bidebieta kaleko aparkalekua arautzeko

Sopelako udalerriko zenbait bide publikotan ibilgailuak aparkatzeko ordu-muga arautuko duen udal-ordenantzaren proiektua egin aurretik, etorkizuneko arauak uki ditzakeen herritar gehien ordezkatzen dituzten bizilagunen eta erakundeen iritzia jaso nahi du Sopelako Udalak.

Horretarako kontsulta publiko bat abiarazi du gaur. Honako hau arautu nahida: ordu-muga duen doako aparkalekua Bidebieta kalean, SabinoArana eta Laubide artean, Gernika plazaraino.

Beraz, hala nahi duten herritarrek, erakundeek eta elkarteek planteatutako alderdiei buruzko iritziak helarazi ahal izango dituzte 20 eguneko epean, 2020ko uztailaren 27tik 2020ko abuztuaren 24ra arte (biak barne).

Proposamenak/iritziak udal bulegoetan eta egoitza elektronikoaren bidez (https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus) aurkeztu ahal izango dira, baita 39/2015 Legeak gaitutako gainerakobitartekoen bidez ere .Beharrezkotzat joz gero, prozeduraren gaineko kontsultak/argibideak egin daitezke udal bulegoetan edo Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbide elektronikoan.

Udalak prozesuan parte hartzera bultzatzen ditu sopeloztarrak.