Portal municipal de Sopela - Matxura Atxabiribil hondartzako webcamean

Matxura Atxabiribil hondartzako webcamean

 

Sopelako Udalak jakinarazten du Atxabiribil hondartzako webcam-a matxuratuta dagoela Udalarenak ez diren obra batzuen ondorioz.

Matxuraren jatorria aztertu ondoren, badirudi arazoa zuntz optikoko sareko kableatuan bertan dagoela, eta, beraz, ebaketa dagoen puntu zehatza detektatu eta enpresa arduradunari jakinarazi behar izan zaio. Udala lanean ari da zerbitzua berrezartzeko.