Usted está aquí: Inicio Noticias UDAL SAILAK Iraunkortasuna ARRIATERA-ATXABIRIBIL

ARRIATERA-ATXABIRIBIL

ARRIATERA-ATXABIRIBIL HONDARTZAREN KUDEAKETA SISTEMA INTEGRATUA

Bizkaiko hondartzen kudeaketa jarduera konplexua da. Horretarako modu koordinatuan lan egin behar dute honako erakundeek: Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta

Kontsumo Saila eta hondartzak dituzten udal mugarteetako udalak.

Baliabide tekniko eta ekonomikoak eta giza baliabideak hobetu eta erakundearen eta hondartzez gozatzen duen jendearen ingurumen joera hobetzea helburu direla, Kudeaketarako

Sistema Integratua ezartzea erabaki zen, Sopelako kasuan 2005ean, alitatearen ISO 9001 eta Ingurumenaren ISO 14001 baldintzak beteko direla ziurtatzen duen sistema, alegia.

Helburu horiek guztiak lortzeko, Ingurumenaren Batzorde bat ezarri da. Hain zuzen ere, batzorde hori hondartzen kalitate eta ingurumenari buruzko alderdi guztien zuzendaritza organoa da eta kudeaketan parte hartzen duten erakunde guztiek osatzen dute; halaber, esparru horretan garatuko diren jarduera guztiez gain, Kudeaketarako Sistema Integratuaren ezarpen, mantentze eta eguneratzea koordinatzen ditu auditoretzak eginez eta sistema aldizka berrikusiz.

Kudeaketa Sistema hau duten eta kanpo auditoria baten bitartez, baldintza guztiak betetzen dituztela ziurtatzen duten hondartzetan AENOR bandera ikusi daiteke. Horrela de ArriateraAtxabiribil hondartzan. 

2020ko KALITATE ETA INGURUMEN POLITIKA KONTSULTATZEKO HEMEN SAKATU

 

EMAS III: Arriatera-Atxabiribil hondartzak Europa mailako ingurumen-ziurtagiririk gorenena lortu du.

EMAS ziurtagiria (Ekokudeaketa eta Ekoikuskaritzaren Araudia) Europar Batasuneko araudi boluntario bat da, eta bertan Ingurumen Kudeaketa Sistema bat martxan jarri duten eta ingurumen arloan etengabe hobetzeko konpromisoa hartu duten erakundeen lana aitortzen da, ikuskaritza independienteen bidez.

Ziurtagiria lortzeko lehenengo urratsa 2014ko otsailaren 5ean eman zen. AENOR enpresak ingurumen ikuskaritza egin zuen Sopelako Udalean, eta honako irizpideak hartu ziren kontuan: ingurumen arloko araudia eta bere betetze-maila udalerrian, arlo honetako komunikazioa eta parte-hartzea, ingurumen arloko kudeaketa-prozesuen azterketa,

edalontzi berrerabilgarrien sistema hondartzetako lokaletan, udalerriko umeei geologia ezagutzera emateko tailerrak, edo ISO 9001 eta ISO 14001 ziurtagirietan agertzen diren bestelako ingurumen-ezaugarriak.

Lehenengo urrats hau egin eta baieztapena eskuratu ostean, Udalak bigarren baieztapena lortu du, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailaren eskutik, eta ondorioz, hondartza badago EMAS III erregistroan izena eman du.

Sopelako Udalak lehenengo aldiz abiatu du EMAS ziurtagiria eskuratzeko prozesua. 2005. urtean Arriatera-Atxabiril hondartzan ISO 9001 eta ISO 14001 ziurtagiriak eskuratu zituen, eta bederatzi urtez eskuratu izan du. Orain arte, Bakioko hondartzak bakarrik lortu du EMAS erregistroan parte hartzea Bizkaian.

2019 Ingurumen Adierazpena HEMEN SAKATUZ kontsulta dezakezu

Últimas noticias de Ocio y cultura

article thumbnailEl Ayuntamiento de Sopela ha organizado un amplio programa repleto de actividades a desarrollar durante el mes de enero en la Ludoteca y Gaztelekua.  Para más información sobre las actividades programadas, descargar el siguiente documento:  http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud LUDOTEKA: 94 656 94 82 / \n Esta dirección de correo electrónico está protegida contra...
article thumbnailA partir de mañana día 12 de diciembre y durante todo el mes, se abrirá el aula de estudio en Kurtzio Kultur Etxea con el siguiente horario: De lunes a viernes: 09:00-14:00 y 16:00-20:00 Sábados y domingos: 11:00-14:00 y 17:00-20:00 Por necesidades del servicio y festivos el aula de estudio permanecerá cerrada los días 19, 24, 25 y 31 de diciembre. A partir de enero, el horario será el...
article thumbnailLa Diputación Foral de Bizkaia y los Ayuntamientos de Uribe Kosta  lanzan la encuesta “#Queremos saber tu opinión” dirigida a jóvenes de 15 a 30 años de Uribe Kosta para conocer su participación y opinión sobre  los programas destinados a la juventud en la comarca y cuáles son sus necesidades, metas y retos principales. La encuesta es de carácter anónima. Puedes participar hasta el 15 de...
article thumbnail  Con motivo de la víspera de Todos los Santos, el próximo fin de semana el Ayuntamiento ha organizado una serie de actividades dirigidas a todas las edades, con sesiones de teatro de calle, talleres infantiles y la proyección de una película. Un año más, en relación al ocio de las y los sopeloztarras, el Consistorio ha puesto en marcha un total de 7 cursos municipales para este nuevo curso...
Más noticias: Cultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia