Usted está aquí: Inicio Noticias BERRIAK Hiritarren Segurtasuna Sopelako Udaltzaingoak 2018ko bide segurtasunarekin lotutako jardunen balantze positiboa egin du

Sopelako Udaltzaingoak 2018ko bide segurtasunarekin lotutako jardunen balantze positiboa egin du

  • Guztira 624 ibilgailu kontrolatu dituzte, 286 alkohol proba eta 80 droga-test egin dira, udalerriko bide segurtasuna bermatzeko beste jardunen artean.
  • Prebentzioko kontrol hauez gain, udaltzainek eskolak bezalako hainbat gune babesteko prebentziozko jarduerak gauzatu dituzte.
  • 2018ko trafiko istripuei dagokionez, 9 pertsonek zauri arinak izan zituzten eta hildakorik gabeko 60 istriputan arreta eta estaldura eman zuen Udaltzaingoak.

Sopelako Udaltzaingoak 2018an zehar trafiko, segurtasun eta herritarren arretarekin lotuta egindako lanen urteko txostena ezagutzera eman du. Alberto Lopez, Udaltzainburuak “positiboki” baloratu ditu jasotako datuak eta Gontzal Hermosilla alkateak, agenteek burutzen duten eguneroko lan bikaina goraipatu du. “Prest dagoen eta profesionala den Udaltzaingoa daukagu, edozein egoerari aurre egiteko gai dena beraz, harro egon gaitezke”.

Iaz, 2018ko trafiko istripuei dagokionez, 9 pertsonek zauri arinak izan zituzten eta hildakorik gabeko 60 istriputan arreta eta estaldura eskaini zuen Udaltzaingoak. Mantendu edo murrizteko xedez finkatutako kopuru txikiak dira, Autonomia Erkidegoko Planak 2020 urtera arte ezarritakoa betetzeko: hildakoen kopurua erdira murriztu eta zauritu larrien kopurua txikiagotzea.

Sopelako Bide Segurtasuna hobetzen jarraitzeko hiru ardatz estrategiko

 Udal sopeloztarrak udalerriko Bide Segurtasuna hobetzen jarraitzeko 3 ardatz nagusi dauzka finkatuta:

1. Zaintza eta Kontrola Euskal Autonomia Erkidegoko BSPE 2015-2020aren esparruan:

Udaltzaingoak modu aktiboan hartzen du parte eta zenbait kontrol Ertzaintzarekin batera egiten dira, bi polizia kidegoen artean sinatutako Protokoloan zehaztutako elkarlanaren esparruan.

Hauek dira orain arte Sopelako Udaltzaingoak Bide Segurtasunerako Plan Estrategikoko helburuak erdiesteko aipatutako Zaintza eta Kontrol kanpainekin lotuta, 2018. urtean egindako prebentziozko kontrolen emaitzak hurrengoak dira.

Guztira 624 kontrol egin dira, udalerrian erregistratutako ibilgailuen %5a gaindituz. Herritarren segurtasuna bermatzeko ohikoak diren alkohol eta droga kontrol hauen ondorioz, 277 salaketa ezarri dira. Datu zehatzagoei dagokionez:

  • Guztira kontrola egin zaien ibilgailuak = 624
  • Alkoholemia probetara meneratutako gidariak = 286 (32 positibo, % 11,18)
  • Droga kontroletara meneratutako gidariak = 80 (45 positibo, % 56,25)
  • IAT (ibilgailuen azterketa teknikoa) eguneratu gabe = 92 (kontrolatutako ibilgailu guztien % 13,37a)
  • Aseguru gabe =  10 (% 1,45)
  • Administrazio Baimen eguneratu gabe (gida baimena) =  24 (%3,48)
  • HSBLO* arau hausteak (Drogak, armak… edukitzea) = 26
  • Bide Segurtasunaren kontrako Delituak = 48

2017ko datuekin alderatuz, urte horretan kontrolatutako ibilgailu kopurua 688koa izan zen. Gutxi gorabehera, 2018an alkohol probetan izandako kasu positiboak erdira jaitsi dira  (62 izan ziren 2017an, %23,57) eta droga kontroletako positiboak beste %10 jaitsi dira (2017an %69,69). Datu negatiboei dagokionez, azpimarratu beharra dago IAT eguneratu gabe jasotako arau-hausteak gehitu egin direla  (2017an 53 kasu), baita gidabaimena eguneratu gabe harrapatutakoena ere (2017an 20)

Udaltzainei proposatutako urteko adierazlea, alegia, udalerriko gidarien % 5a alkohol eta droga probetara meneratzea, bete da.


2.Eskolen inguruko guneen babesa:

Udaltzainak egunero joaten dira Zipiriñe Eskola eta Ander Deuna Ikastolako ikasleen sarrera/irteera erregulatzera.


3. Bide azpiegiturak hobetzea:

Lan batzuk burutu dira eta beste batzuk 2019ko aurrekontuaren kontura egitea aurreikusten dira. Udalerriko bideak hobetzeko ezarriko diren neurrien artean honakoak nabarmentzen dira:

a) Irisgarritasun / mugikortasunaren hobetzea:

  • Txosten baten zehaztuko da Sopelako oinezkoen pasabideen ikuskaritza orokorra, 2019an egin beharreko ekintzak jasoz.
  • Udalerriko karga eta deskargen egoerari buruzko txostena: aparkatze desegokiak saihesteko beharrezko aldaketak.
  • Ikuspena murrizten duten edukiontzien egoeraren txosten bat egitea proposatzen da.  
  • Oinezkoen pasabideen argiztapena hobetzea: Beraietako bik argi seinaleak eta bide gaineko marra berriak dituzte: Akilino Arriola – Nagusien Etxea eta Olabide, bidegorriarekin lotzen den tokian.
  • Udalerriko semaforoen funtzionamenduak aztertu dira, itxarote denborak aldatuz bizkorragoak izan daitezen eta oinezkoen ezinegona ekiditeko: Loroño, Loiola Ander Deuna eta Sabino Arana.

b) Ikastetxeetarako sarbideaen hobetzea: gune seguruak

  • Bidegorria eta Olabidetik Ikastolarako espaloia zabaldu eta eraiki da. Orduko 30 eta 40 kilometroko guneak.
  • Zipiriñe Eskolako guneetan seinaleak eta bide markak  ezarri dira (Akilino Arriola-Gohiene-Trokabide-Trav. Etxevarri). Gehienez, orduko 30 kilometroko abiadura.

 

Últimas noticias de Ocio y cultura

article thumbnailUn año más, y siguiendo la tradición, el próximo 20 de julio se celebra en Sopela la tradicional romería de Santa Marina. El día comenzará a las 10:00 h con  con el correspondiente chupinazo en el Ayuntamiento. A continuación, saldrá un pasacalles hasta las Peñas de Santa Marina con los y las txistularis de Barinatxe Taldea. A las 11:00 h será el turno de la misa mayor en la ermita, y después se...
article thumbnailEn Sopela contamos con impresionantes acantilados, solitarias calas y plácidas y tranquilas playas. Para aprovechar y disfrutar de estos magníficos paisajes la Oficina de Turismo de Sopela ha organizado tres visitas guiadas a los acantilados. De esta manera, los y las sopeloztarras, así como todas las personas que nos visiten, podrán conocer estos increíbles parajes los días 6 de julio y 4 y 17...
article thumbnailEl festival se celebrará del 19 al 22 de septiembre, con cientos de actividades completamente gratuitas El escenario principal acogerá también a Cooper, Tachenko, Nerabe, Nøgen, Natali, Lukiek, Mississippi Queen and the Wet Dogs y Larry Bird Una de las novedades de la sexta edición del festival será la celebración del campeonato de Euskadi de skate, así como el ‘masterclass’ para mujeres que ofrecerá...
article thumbnailLas fiestas de San Pedro están al llegar, este año se celebrarán del 27 al 30 de junio. En el programa de fiestas preparado por el Ayuntamiento de Sopela y la comisión de fiestas popular, encontraremos actividades para todas las edades. Contaremos con una zona infantil en el patio de Zipiriñe y una zona juvenil en el parque de la ballena. El teatro también estará presente en las calles de...
Más noticias: Cultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia