Portal municipal de Sopela - Sopelak ingurune naturala eta kulturala babesteko Eraztun Berdea sortzeko proiektua aurkeztu du

Sopelak ingurune naturala eta kulturala babesteko Eraztun Berdea sortzeko proiektua aurkeztu du

Sopelako Eraztun Berdea errealitate bat da dagoeneko. Ostiral honetan, maiatzaren 13an, Sopelako Udalean aurkeztu da udalerriko interesguneak lotuko dituen ibilbide bat sortuko duen elkarlaneko proiektua, udalerriko natura-, kultura- eta historia-ondareari balioa emateko, biodibertsitatearen eta naturguneen kontserbazioaren aldeko apustua eginez.

Eraztun Berdea Sopelako ingurune naturala eta kulturala zaintzeko proiektu bat bezala aurkezten da, eragile instituzional, politiko eta sozialen arteko lankidetza konstruktiboan garatua, udalerri hobe bat lortzeko. Kiribile elkarteak sustatutako kontaktuen eta topaketen prozesuaren emaitza hainbat eragileren arteko Akordio Estrategiko bat sinatzea izan da, non eraikuntza oinarriak, printzipioak, lan-estiloa eta helburuak jasotzen diren, lan partekatuaren kultura berri bat praktikan jarriz.

Hitzarmen honen bidez, Sopelako Eraztun Berdea zehaztu eta gauzatzeko akordioak eraiki guran eragile instituzional, politiko eta sozial guztiek, aldeko jarrera kolaboratibo batetik abiatuta, prozesu bat garatzeko borondatea agerian uzten da..

Proiektu honen helburua Sopela bere ondare natural, kultural eta biodibertsitateaz harro egongo den herri batetan bihurtzea da. Beraz, herri-proiektutzat hartzen da, ez erakunde, alderdi politiko edo elkarte baten proiektutzat. Epe luzerako proiektua izango da, egoeraren araberako eztabaida politiko alderdikoietatik kanpo geratu beharko litzateke, eta hurrengo legegintzaldietan gainditu beharko luke.

Babes-perimetroa

Akordio honetan inplikatutako eragileen helburua Sopelako ingurune naturala babesteko perimetro zabala ezartzea eta Eraztun Berdea errealitate bihurtzea da. Eraztun Berdea ez da lekukotza hutsa izango; aitzitik, lehentasuna emango dio Sopelako natura- eta kultura-ondarea babesteari eta hobetzeari, bai eta herritarrek modu iraunkorrean gozatzeari ere.

Eraztun Berdearen barrutiak babes eraginkorreko hirigintza-kalifikazioa izango du, eta halaxe jasoko da HAPOn. Bertan, Eraztun Berdearen helburuak lehenetsiko dira hirigintza-garapenaren gainetik.

Eraztun Berderaen kontseilua

Lankidetza horri lekua emateko, Eraztun Berdearen Kontseilua sortuko da eta hitzarmen estrategikoa sinatu duten edo etorkizunean sinatuko duten instituzio eta entitate eragileak parte hartzeko prest egon beharko dira. Eraztun Berde horri eragiten dioten erabakiak Kontseilu honen bitartez bideratuko dira, aldebakarreko edo alde bateko erabakiak saihestuz.

Eraztun Berdea eraikitzeko lankidetza-prozesuan zehaztuko denaren kontura, urtebeteko proiektuak eta jarduerak bultzatu eta sustatuko dira, eduki hauexek gorde eta/edo sortzeko asmotan:

DOSSIER OSOA HEMEN