GOOGAZ SOPELA 2019
2019 Apirila / Abril

 
 
Garapen Jasangarriaren Helburuetan oinarrituta, ekimenak Kopa Bizkaian eta Mexikoko Bootcamp IATAn parte-hartzeko aukera eskainiko du. Lehenengo fasea Sopelan ospatuko da apirilaren 13an, 11:00ak eta 20:00ak artean.
 
Sopelako Udala, Enplegua eta ekonomia sustatzeko sailaren bitartez, Googaz Sopela 2019 Jardunaldia antolatu du gazte sopeloztarren artean ekintzailetza eta enplegua sustatzeko Garapen Jasangarriaren Helburuen (GJH) bidez. Ekimenak Kopa Bizkaian lehiatzeko aukera eskainiko du eta irabazle izatekotan, Mexikoko Bootcamp IATAn (Innovation Across the Americas) parte hartu ahal izango dute gazteek.
 
Googaz Millenial inkonformista talde batek sortutako mugimendua da. Helburu nagusia Bizkaiko gazteak motibatzea da, ekintzailetza sustatuz eta beren bizitzaren jabe eta jabe sentiaraziz. Ekimen berri honek gure egungo belaunaldia era fresko eta originalean  goitik behera aldatu nahi du.
 
Gauzak horrela,  Bizkaiko 8 udalerritako gazteek apirila eta ekaina bitartean parte hartuko dute proiektu honetan. Lehenengo eta behin, ihes-joko baten bidez GJHak ezagutzen duten bitartean taldeka egingo dute lan. 3 talde onenak Bilbon ekainaren 8an ospatuko den Kopa Bizkaiara pasatuko dira. Okasio honetan Garapen Jasangarriaren Helburuei aurre egiteko proiektuak sortuko dituzte mentore eta adituen laguntzarekin. Talde irabazlea Mexikon jarraituko da proiektu berritzaileak garatzen.
 
GOOGAZ, 3 fasetan banatutako proiektua
 
Aurtengoa GOOGAZ proiektuaren bigarren edizioa izango da. Oraingoan Bizkaiko gazteek Garapen Jasangarriaren Helburuen inguruan egingo dute lan eta proiektua hiru fasetan banatuta egongo da.
 
Lehenengo fasea: Sopelan ospatuko da apirilaren 13an 11:00ak eta 20:00ak artean. Sopelako gazteak, 3-4 pertsonetako taldeetan, barnealdean ihes-jolasa (GJHetan oinarritutakoa) duen GOOGAZ Autobusetik irten beharko dira ahalik eta denbora gutxienean. 3 talde onenak hurrengo fasera igaroko dira,  Kopa Bizkaiara.

Bigarren fasea: Kopa Bizkaia. 100 gazte inguruk proiektu berritzaileak garatzeko helburuarekin hartuko dute parte. Proiektu hauek GJHetan proposatzen diren erronkei erantzuna eman beharko dizkiete eta horretarako mentore eta adituen laguntza izango dute erronka bakoitzean. Jardunaren amaieran, talde bakoitzak bere proiektua aurkeztuko du labur-labur eta epaimahai batek talde onena zein izan den erabakiko du.

Hirugarren fasea: Kopa Bizkaiako talde irabazlea Mexikora joango da 2 astetan zehar Pueblako Iberoamerikar Unibertsitateak antolatzen duen Bootcamp IATAn (Innovation Across the Americas) parte hartzeko. Talde europar batek parte-hartzeko aukera duen lehenengo aldia izango da. Bootcamp honen helburua “Innovación Frugal”-ean oinarritutako proiektuak garatzea da, profil desberdinetako taldeetan.
 
Izen-emateak: https://www.googazbizkaia.com/ebentuak/sopela

pdf pdf
GOOGAZ TXOSTENA GOOGAZ BIDEOA

Últimas noticias de Ocio y cultura

article thumbnail  El día 19 de mayo finalizó el plazo para inscribirse en las actividades de verano, siendo éste el resultado: COLONIAS ABIERTAS 1º TURNO: No ha sido necesario sorteo por lo que todos-as los inscritos tendrían plaza. 2º TURNO: No ha sido necesario sorteo por lo que todos-as los inscritos tendrían plaza. 3º TURNO: No ha sido necesario sorteo por lo que todos-as los inscritos tendrían plaza. ...
article thumbnailEl 6 de mayo se abre el plazo de solicitud para la instalación de txosnas y barras exteriores en Fiestas de Sopela. Los y las interesados/as podrán realizar su solicitud hasta el 14 de junio. Para ello, deberán rellenar la hoja de solicitud correspondiente, que se les facilitará en el Ayuntamiento de Sopela y en Sopelarin, y acompañar la misma con la siguiente documentación: En la solicitud de...
article thumbnailEl 11 de mayo, sábado, se celebra en Sopela el Día de las Cuadrillas. Para la ocasión Sopelako Kuadrillak ha organizado las siguientes actividades: 13:30: Comida en la plaza del Ayuntamiento (tickets 10 euros) 17:00: Juegos 19:00: Poteo con DJ itinerante, comenzando de la zona verde del Ayuntamiento  
article thumbnail5 de abril GHERO, AZKEN EUSKALDUNA TARTEAN TEATROA Hora: 20:00 Lugar: Kurtzio Kultur Etxea En euskera Entrada: 8 € Dramaturgia: Patxo Telleria Dirección: Jokin Oregi Interpretes: Mikel Martinez, Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Iñaki Maruri y Ane Pikaza   6 de abril DÍA MUNDIAL DE LA SALUD SOPELA SASOIAN 11:00-13:00 Plaza del Ayuntamiento: 11:00 Body-combat 11:30 Pilates 12:00 Sh’bam 12:30...
Más noticias: Cultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia