Usted está aquí: Inicio Kurtzio Kultur Etxea BERRIAK Hiritarren Segurtasuna Udaltzaingoak eta Ertzaintzak etxebizitzetan indarra erabiliz egindako lapurretei buruzko hitzaldia eskainiko dute Sopelan

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak etxebizitzetan indarra erabiliz egindako lapurretei buruzko hitzaldia eskainiko dute Sopelan

Abenduaren 18an izango da, 19:00etan, Kurtzio Kultur Etxeko proiekzio gelan. Sarrera doakoa izango da eta sopeloztar guztioi zuzenduta dago.

Delitu mota honen eragina aztertzea bilatzen da, baita prebentziorako oinarrizko aholkuak eman eta herritarren elkarlanak duen garrantzia azaltzea ere.

Susmo kasuan momentuan bertan jardutea ezinbestekoa da, betiere Sopelako Udaltzaingoara (94 406 55 11) edota Ertzaintzara deituz, 012 (larrialdiak) edota 900 10 35 84 (ez larrialdiak) telefonoan. Ertzaintzak herritarrak modu zuzenean eta berehala beraiekin harremanetan jartzeko mugikorretarako aplikazioa ere badu: “APP Ertzaintza”.

 

Sopelako Udaltzaingoak Ertzaintzarekin elkarlanean etxebizitzetako lapurreten inguruko doako hitzaldi bat antolatu du abenduaren 18an. Saioa, arratsaldeko 19:00etan izango da Kurtzio Kultur Etxeko proiekzio gelan eta Sopelako bizilagun guztiei zuzenduta dago. Ekimenak Uribe Kostan, orokorrean, eta Sopelan, zehazki, delitu mota hauen influentzia aztertzea du helburu, baita prebentzioaren inguruko oinarrizko gomendioak eskaini eta herritarren kolaborazioaren garrantzia azaltzea ere.

Zentzu horretan, hitzaldia eskainiko duten arduradunek prebentzioaren inguruko zenbait gomendio aurreratu dituzte. Nabarmentzekoak dira, besteak beste: atea giltzarekin ondo ixtea, ateak zein leihoak ondo itxita daudela konprobatzea, giltzak ez ezkutatzea, pertsianak guztiz itxita ez uztea, elektrizitatea guztiz ez deskonektatzea eta objektu baliotsuak etxeetan ez uztea. Halaber, etxetresna elektriko, argazki, bideo aparatu eta antzekoen aparatuen serie-zenbakiak apuntatzea eta bitxi zein beste objektu baliotsuen argazkiak ateratzea gomendatzen da. 

Lapurretaren bat jasanez gero, aldiz, poliziak lasaitasunez jardutea eskatzen du, baita etxera ez sartzea eta lapurrek ukitu ahal izandako edozein objektuak ez ukitzea. Salaketa jartzerako orduan gogorarazten dute lapurtutako objektuen justifikazio-dokumentuak aurkeztu behar direla, baita salaketaren justifikante bat eskatzea ere.

Azkenik, prebentzioa eta segurtasuna denon eskuetan dagoela azaltzen dute, beraz, susmo kasuan momentuan bertan jardutea ezinbestekoa dela, betiere Sopelako Udaltzaingoara (94 406 55 11) edota Ertzaintzara deituz, 012 (larrialdiak) edota 900 10 35 84 (ez larrialdiak) telefonoan. Udaltzaingoak gogorarazi nahi du Ertzaintzak herritarrak modu zuzenean eta berehala beraiekin harremanetan jartzeko mugikorretarako aplikazioa duela.  “APP Ertzaintza” aplikazioa irekia eta doakoa da eta Android, iOS, Windows Phone eta BlackBerry plataformetako deskarga-sistemetan eskura daiteke. APPak Ertzaintzaren 24 ertzain-etxeen informazioa eta geokokapena eskaintzen du, eta bertatik Ertzaintzarekin telefono bidez harremanetan jartzeko aukera dago. Era berean, 112 larrialdi-zerbitzura deitzeko eta Ertzaintzaren azken albisteetara sartzeko aukera ematen du, baita segurtasunaren arloko aholkuetara sartzeko aukera ere. Halaber, beste sare sozial batzuetara sartzea ahalbidetzen du, hala nola Ertzaintzaren Twitterrera.

 

Últimas noticias de Ocio y cultura

article thumbnailEste año, al igual que la edición anterior y con la intención de celebrar SANTA ÁGUEDA de una forma más popular y participativa, no se llevará a cabo el concurso de ediciones anteriores, pero invitamos a todo/as los/as colectivos, asociaciones, grupos del municipio a participar en la misma.  Por la mañana: 12:00 del mediodía en la Plaza Urgitxieta de Larrabasterra. Convocamos a todos los grupos...
article thumbnailEl Ayuntamiento de Sopela ha organizado un amplio programa repleto de actividades a desarrollar durante el mes de enero en la Ludoteca y Gaztelekua.  Para más información sobre las actividades programadas, descargar el siguiente documento:  http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud LUDOTEKA: 94 656 94 82 / \n Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado...
article thumbnailHaciendo click en el enlace de abajo, podréis descargar todas las instantáneas que nos dejó la mágica noche de Olentzero y Mari Domingi.  Click aquí: https://we.tl/t-YljayISG8B
article thumbnailYa está listo el número de enero de 2020 de la revista Sopela Gurea y pronto se repartirá en las casas de Sopela. Mientras, puedes echarle un vistazo aquí o descárgatelo si lo prefieres en http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/3-sopela-gurea
Más noticias: Cultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia