Usted está aquí: Inicio Kurtzio Kultur Etxea BERRIAK Hiritarren Segurtasuna Bilboko zigor-arloko epaitegiaren sententzia irmoa Sopelako Udaltzaingoaren alde

Bilboko zigor-arloko epaitegiaren sententzia irmoa Sopelako Udaltzaingoaren alde

Bilboko Zigor Arloko 3 zenbakiko Epaitegiak sententzia irmoa eman du Sopelako zenbait udaltzainek, 2017ko martxoaren 21ean, bere eginkizunetan ari zirela herriko supermerkatu batean hiru gizonek eragindako lesioen gainean.

Sopelako udaltzainak izan ziren akusazio partikular gisa aurkeztu zirenak, desobedientzia eta lesioengatik salaketa jartzeko. Fiskaltza ere akusatzaile gisa aurkeztu zen.

Bi urte eskas pasa ondoren, Auzitegiak agenteen aldeko epaia eman du. Hiru gizonetatik bi, 28 urtekoak biak, kondenatu ditu; bati 3 hilabeteko espetxealdi-zigorra ezarri dio eta besteari 6 hilabetekoa. Auzitegiak agintaritzaren agenteei erresistitzeko delituaren egile gisa kondenatu ditu; kondenak dirauen bitartean sufragio pasiborako gaitasunik gabe utzi ditu eta lesio-delitu arin biren egile gisa ere kondenatu ditu.

Kondenatuek prozesuko kostuak ordaindu beharko dituzte. Bi gizonen artean, guztira 5.601 euroko kalte-ordaina eman beharko diete gertakarian inplikatutako 6 agenteetako 4ri. Epaitegiak, agenteei erresistentzia egiteagatik salatutako 27 urteko hirugarren gizonezkoari absoluzio askea eman dio.

Gogorarazi behar da, gertaera horrek eztabaida sozial handia sortu zuela, bai komunikabideetan baita kalean izan zuen oihartzunagatik. Sopelako Udaltzaingoaren egoitzaren aurrean protesta elkarretaratzeak egin ziren, agenteen jokabidea eta jarrera "arrazista" eta "neurrigabea" izan zela  aldarrikatuz, besteak beste. Sare sozialen bitartez ere kritika gogorrak zabaldu ziren agenteen jokabidearen kontra.

Bilboko Epaitegiko sententzian frogatutako gertaerak

2017ko martxoaren 21ean, 19:30ak aldera, Sopelako Udaltzaingoko sei agentek bi auzipetuak geldiarazi zituzten, herritarren segurtasuneko eginkizunen barruan. Izan ere, agenteak Zubigane kaleko supermerkatura bertaratu ziren, ustez lapurretan ari zirela informatu zuen telefono bidezko dei bat jaso ondoren.

Agenteek etengabe eskatu arren, bi auzipetuek behin eta berriz uko egiten zuten beren burua identifikatzeari, eta poliziaren aurka egiten jarraitu zuten. Halaber, agenteei "arrazistak" eta "putakumeak" zirela oihukatzen jarraitu zuten, baita erosketa-poltsen edukia kalean botatzen hasi ere.

Jarrera horren aurrean, agenteetako batek auzipetu bati jakinarazi zion atxilotuta geratzen zela desobedientzia-delitu bat egin izana egotzita. Orduan, auzipetuak, agentearen errespetuaren kontra eta beste agenteen osotasun fisikoa kaltetzeko asmoz, lehenik eta behin eskuekin paretaren kontra bultzada hartu eta agentearen kontra salto egin zuen, atzeraka, honen sorbaldaren kontra talka eginez. Jarraian produktuz beteriko erosketa-poltsa bat bota zion aurpegira; horren aurrean, beste agente batzuk auzipetua immobilizatzen saiatu ziren horretarako beharrezkoa zen gutxieneko indarra erabiliz, eta hau borrokan hasi zen lurrera eroriz eta agenteetako bati gerrikoan zeraman arauzko armatik aparteko kargagailua kentzen saiatuz. Azkenean guztiz immobilizatu zuten.

Bitartean, bigarren auzipetua, bere lagunaren atxiloketa oztopatzeko xedez, autoritateari errespetu osoa galduz, eta agenteen osotasun fisikoa kaltetzeko asmoz, lagunari laguntzen saiatu zen. Hortaz, oposizio handia erakusten zuela ikusita, agenteek immobilizatu egin zuten.

Lehen aipatutako gertakarien ondorioz, sei agenteetatik lauk hainbat lesio izan zituzten. Agente batek ezkerreko sorbaldan bihurritu akromo-klabikularra jasan zuen. Bigarren agente batek kontusioak izan zituen ezkerreko sorbaldan eta gerrialdean. Hirugarrenak trauma osteko lunbalgia bat izan zuen, eta laugarrenak lesioak izan zituen, bere osasunerako lehen asistentzia medikoan. Agenteak 10 egun eta hilabete bitartean egon behar izan zuten bajan.

Últimas noticias de Ocio y cultura

article thumbnailEl Ayuntamiento de Sopela ha organizado un amplio programa repleto de actividades a desarrollar durante el mes de enero en la Ludoteca y Gaztelekua.  Para más información sobre las actividades programadas, descargar el siguiente documento:  http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud LUDOTEKA: 94 656 94 82 / \n Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado...
article thumbnailHaciendo click en el enlace de abajo, podréis descargar todas las instantáneas que nos dejó la mágica noche de Olentzero y Mari Domingi.  Click aquí: https://we.tl/t-YljayISG8B
article thumbnailYa está listo el número de enero de 2020 de la revista Sopela Gurea y pronto se repartirá en las casas de Sopela. Mientras, puedes echarle un vistazo aquí o descárgatelo si lo prefieres en http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/3-sopela-gurea
article thumbnailDentro de la agenda de actividades navideñas organizada por el Ayuntamiento de Sopela, el próximo domingo 29 de diciembre, la carpa de la plaza Urgitxieta de Sopela acogerá las actuaciones de dos de los mejores monologuistas del Estado, Agustín Jimenez y Miguel Lago.  “Monologos 10”, así se llama el espectáculo que arrancará a las 20:30 horas. Las personas interesadas en asistir podrán adquirir las...
Más noticias: Cultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia