Usted está aquí: Inicio Kurtzio Kultur Etxea BERRIAK Sopela Sopelako Udalak testu-liburuak eta eskola-materiala erosteko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalduko du bihar

Sopelako Udalak testu-liburuak eta eskola-materiala erosteko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalduko du bihar

  • Testu-liburuak eta eskola-materiala erosteko laguntzen zenbatekoa 40.000 eurokoa izango da eta interesa duten pertsonek urriaren 28ra arte egin ahal izango dituzte eskariak udaletxean.
  • Era berean, Udalak 70.000 euro bideratuko ditu OHZ eta zaramabilketa nahiz estoldagatiko tasak ordaintzeko laguntzetara.

Sopelako Udalak sopeloztarren bizi kalitatea hobetzeko lanean jarraitzen du eta arazo ekonomikoak  dituzten familiei laguntzeko helburuarekin, guztira 110.000 euro bideratuko ditu dirulaguntza lerro bitara.

Alde batetik, testu-liburuak eta eskola-material didaktikoa erosteko dirulaguntzaren zenbatekoa 40.000 eurokoa izango da eta Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako era Batxilergoko ikasleei dago zuzenduta.  Diruz laguntzekoak izango dira 2019.2020 ikasturteko testu-liburuak eta eskola-materiala erosteak eragindako gastuak. Era berean, ikastetxeak ekipo informatikoen (tabletak edo ordenagailu eramangarriak) erosketara behartzen duenean, gastu hau deialdi honetan sar daiteke.

Eskariak aurkezteko epe eta tokiari dagokionez, Sopelako Udaletxean aurkeztuko behar dira, urriak 15 eta 28 bitartean, biak barne.

Honez gain, errenta-maila txikia duten familientzako, Sopelako Udalak beste 70.000 euro bideratuko ditu hiri Ondasun Higiezinen gaineko zerga (OHZ) eta zaramabilketa nahiz estoldagatiko Tasak ordaintzeko laguntzetara. Kasu honetan, eskariak aurkezteko epea azaroaren 15etik 30era izango da.

Laster, etxebizitzak alokairuan hartzeko dirulaguntzak eskainiko ditugu. Modu honetan, pertsona gazteei euren emantzipazio bidean lagundu eta Sopelan alokairuko etxebizitza bat eskuratzen lagundu nahi diegu”, adierazi du Josu Landaluze Sopelako alkateak.

Baldintza eta aurkeztu beharreko dokumentazioaren inguruko informazio gehiagorako:

http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/23-dirulaguntzak-subvenciones/41-doan-lehia-libre-concurrencia

Últimas noticias de Ocio y cultura

article thumbnailEl Ayuntamiento de Sopela ha organizado un amplio programa repleto de actividades a desarrollar durante el mes de enero en la Ludoteca y Gaztelekua.  Para más información sobre las actividades programadas, descargar el siguiente documento:  http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud LUDOTEKA: 94 656 94 82 / \n Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado...
article thumbnailHaciendo click en el enlace de abajo, podréis descargar todas las instantáneas que nos dejó la mágica noche de Olentzero y Mari Domingi.  Click aquí: https://we.tl/t-YljayISG8B
article thumbnailYa está listo el número de enero de 2020 de la revista Sopela Gurea y pronto se repartirá en las casas de Sopela. Mientras, puedes echarle un vistazo aquí o descárgatelo si lo prefieres en http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/3-sopela-gurea
article thumbnailDentro de la agenda de actividades navideñas organizada por el Ayuntamiento de Sopela, el próximo domingo 29 de diciembre, la carpa de la plaza Urgitxieta de Sopela acogerá las actuaciones de dos de los mejores monologuistas del Estado, Agustín Jimenez y Miguel Lago.  “Monologos 10”, así se llama el espectáculo que arrancará a las 20:30 horas. Las personas interesadas en asistir podrán adquirir las...
Más noticias: Cultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia