Usted está aquí: Inicio INICIO Ayuntamiento Teléfonos y emails BERRIAK Hiritarren Segurtasuna Sopelako Udalak Udaltzaingoko 3 plaza berri deitu ditu

Sopelako Udalak Udaltzaingoko 3 plaza berri deitu ditu

Sopelako Udalak Udaltzaingoaren 3 plaza berri deitu ditu. Lehiaketa-oposizio irekiaren sistemaren bidez beteko dira eta gero prestakuntza ikastaro bat eta praktikaldia bete beharko dira.

Bihar, 00:00etan hasiko da eskariak aurkezteko epea, gaur, martitzena, argitaratu baita Estatuko Aldizkari Ofizialean deialdiaren iragarkia. Eskariak aurkezteko prozesua ekainaren 12an bukatuko da, 23:59an.

Oposizio honetara aurkeztu ahal izateko baldintzen artean hauexek daude: adinez nagusia izatea, Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua (LOGSE), DBH, Oinarrizko Batxilergoa, Eskola Graduatua, Lehen Graduko Lanbide Heziketa edo baliokidea edukitzea eskabideak aurkezteko epea bukatzean eta B gidabaimena izatea besteak beste.

Eskabideari dagokionez, eredu ofizialari eta normalizatuari lotuko zaizkio. Toki hauetan emango da eredu hori: Sopelako Udaleko Erregistro Nagusian eta udalaren web orrialdean. Eskabideak behar bezala bete eta Udaletxeko Erregistro Nagusian bertan edota udal web guneko oposizioetarako atariaren bitartez aurkeztu ahal izango dira. 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia