Usted está aquí: Inicio INICIO Ayuntamiento Teléfonos y emails BERRIAK Aisia eta Kultura Aldaketak Gabonetako egitarauan eguraldi txarra dela eta

Aldaketak Gabonetako egitarauan eguraldi txarra dela eta

Gabonetako egitarauan aurreikusita zeuden zenbait ekintza bertan behera utzi behar izan dira eguraldi txarraren ondorioz. Konkretuki, Sopelako Udalak, gaur goizean Udaletxeko plazan aurreikusita zeuden puzgarriak (11:00-14:00) eta txu-txu (11:00-14:00) trena bertan behera uztea erabaki du.

Halaber, arratsalderako eta biharko ekintzei dagokienez, aurreikuspen meteorologiek baldintzatuko dituzte. Udalak, gainontzeko jardunek izan ditzaketen aldaketen berri emango die sopeloztar guztiei. Programazioak bestelako aldaketarik izanez gero, Udalak horien berri emango du.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia