Usted está aquí: Inicio INICIO Ayuntamiento Teléfonos y emails BERRIAK Sopela Martxoaren 15ean hasiko da Ibilgailuen Zerga eta Pasabideen Tasa ordaintzeko epea

Martxoaren 15ean hasiko da Ibilgailuen Zerga eta Pasabideen Tasa ordaintzeko epea

Martxoaren 15ean hasiko da Ibilgailuen Zerga eta Pasabideen Tasa ordaintzeko borondatezko epea eta apirilaren 30ean amaituko da. Aipatutako Zerga edota Tasa helbideratzen duten auzokideek %5eko hobaria jasoko dute.

1. Ordainketa helbideratzeko epea martxoaren 14an amaituko da eta hainbat modutan egin ahal izango da:

- Udal webgunearen bidez (www.sopela.eus), “Herritarren izapideak” atalean, betiere, aukeratu nahi den kontu korrontea sisteman bertan baldin badago. Horretarako, beharrezkoa izango da NAN elektronikoa edota antzeko txartela izatea (Izenpe, etab.).

- E-postaren bidez ( Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. ), eskakizuna sinatuz, ibilgailuaren edota pasabidearen jabearen NAN edo IFK agiria eskaneatuta atxikiz eta ibilgailuaren matrikula edota pasabidearen zenbakia zehaztuz, betiere, emango den kontu korrontea sisteman bertan baldin badago. Gainera, kontu korronte zenbakia (20 digituak) aderazi beharko du.

- Emango den kontua Udaletxeko erregistro informatikoetan ez dagoen kasuan, aurreko paragrafoan adierazitakoaz gain, banku agiria eskaneatu behar da. Ibilgailuren edota pasabidearen jabetzak eta kontu korrontearenak bat etorri behar dute. Horrela ez bada zergadunak dagokion baimena eman beharko du.

- Udaletxean eta Sopelarin udal bulegoan (Larrabasterra), NAN edo IFK agiriarekin eta ordainketa helbideratu nahi den bankuko agiriarekin, betiere ibilgailuren edota pasabidearen jabetzak eta kontu korrontearenak bat etorri behar dute. Horrela ez bada zergadunak dagokion baimena eman beharko du.

- Izapide hau jabea ez den beste pertsona batek egingo balu, dagokion baimena ere aurkeztu beharko luke.

Ordainketa helbideratzen duten pertsonei apirilaren 10ean egingo zaie ordainagiriaren kobraketa.

2. Halaber, ibilgailuen zergaren ordainketa martxoaren 15a baino lehenegiten duten lagunek %5eko hobaria ere jasoko dute. Edozelan ere, hobari biak ez dira gehigarriak izango, eta egun %5 baino gehiagoko hobaria jasotzen duten ibilgailuek ezin izango dute hobari hau gehitu.

3. Ibilgailuen Zerga aurretik ordaintzen ez duten edota zerga bera eta Pasabideen Tasa helbideratzen ez dituzten auzokideek gutuna jasoko dute euren etxebizitzetan martxoaren 15tik aurrera. Eskutitzan zehazten den prozeduraren arabera egin beharko dute ordainketa. Ordainketa ondoko banketxeetan (BBVA, BSCH, KUTXABANK, LABORAL KUTXA, LA CAIXA) egitea erabakitzen dutenek, momentu horretan hurrengo urteko zerga edota tasa helbideratzeko aukera izango dute. Horrela, hurrengo urteetan %5eko hobaria jasoko dute.

4. Ibilgailuen Zerga edota Pasabidearen Tasa ordaindu baino lehen, zergadunek errolda kontsultatu eta euren datuak zuzenak diren aztertzeko aukera izango dute, martxoaren 14ra arte, Udaletxean eta Larrabasterrako Sopelarin udal bulegoan.

 

 

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia