Usted está aquí: Inicio INICIO Ayuntamiento Pinacoteca BERRIAK Enplegu eta Sustapen Ekonomikoa Sopelako Udalak 45.000 euro bideratuko ditu Sope-LAN dirulaguntzen programa abiarazteko

Sopelako Udalak 45.000 euro bideratuko ditu Sope-LAN dirulaguntzen programa abiarazteko

Eskariak aurkezteko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik. Diru-laguntzak eskatzeko inprimakia eta deialdiaren oinarriak www.sopela.eus  web gunean edota udal bulegoetan daude eskuragai.

Sopelako Udalak, Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Arloaren bitartez, 2020an 45.000 euro inguru bideratuko ditu enplegua sortu eta enpresak sustatzeko Sope-LAN programa abiarazteko. Diru-laguntzak 2019ko urriaren 1etik 2020ko irailaren 30era bitartean  (biak barne), abian jarritako proiektuetarako bideratuko dira eta honako lerroez osaturik daude:

  1. Enpresa-proiektu berriak sortzeko diru-laguntzak (2. edizioa): 15.000 euro. 
  2. Langabeak kontratatzeko diru-laguntzak: 10.000 euro. 
  3. Langile autonomoak eta mikroenpresak berritzeko eta lehiakorragoak egiteko diru-laguntzak: 20.000 euro. 

Eskariak aurkezteko epea ekainaren 20tik irailaren 30era arte egongo da zabalik. Diru-laguntzak eskatzeko inprimakia eta deialdiaren oinarriak interesdunen eskura daude bai www.sopela.eus webgunean bai udal bulegoetan ere.  

Udalerriaren garapena eta sustapen ekonomikoa, enplegua sortzea, enplegagarritasuna hobetzea, gizarteratzea eta bizi-kalitatearen nahiz ongizatearen kalitatea hobetzea dira Sopelako Udaleko Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Arloak garatzen dituen politiken funtsezko ardatzak. Testuinguru horretan, hain zuzen ere, Sope-Lan izeneko laguntza-programa abiarazi da. Programak honakoak ditu helburu, besteak beste: enpresa- proiektu berriak sortzea, langabetuak kontratatzea eta udalerriko langile autonomoak zein  mikroenpresak sustatzea. Ildo horretan, diru-laguntzak emango zaizkie modernizatzeko inbertsioak egiteko  eta ekipamendu teknologikoak hobetzeko.

COVID-19 udalerriko merkataritza-, ostalaritza- eta enpresa-sektorean izaten ari den eragin ekonomiko eta sozialaren aurrean, Sope-LAN programa, Sopelako sare ekonomikoa suspertzen eta lanpostu berriak mantentzen edo sortzen laguntzeko beste ekimen bat bezala aurkezten da. 

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia