Usted está aquí: Inicio INICIO Ayuntamiento Pinacoteca BERRIAK Enplegu eta Sustapen Ekonomikoa Zabalik da, ekainaren 5etik 14ra, Sopelako denda, ostalaritza eta zerbitzuei zuzendutako “Aktibate-Sopela” erosketa-bonuen lehen kanpainara atxikitzeko epea

Zabalik da, ekainaren 5etik 14ra, Sopelako denda, ostalaritza eta zerbitzuei zuzendutako “Aktibate-Sopela” erosketa-bonuen lehen kanpainara atxikitzeko epea

  • Sopelako merkataritza eta ekonomia jarduera berreskuratzen laguntzeko, Udalak 6.746 bonu jarriko ditu zirkulazioan uztailaren 1etik aurrera. Horiei esker, 20 eta 40 euroko gutxieneko erosketa egin ahal izango da, 5 eta 10 euroko deskontuarekin, hurrenez hurren.
  • Tokiko administrazioak guztira 45.000 euro bideratuko ditu, kontsumitzaileek jasoko dituzten deskontuak ordaintzeko.

 

Udalerriko merkataritza eta ekonomia jarduera berreskuratzeko helburu nagusiarekin, Sopelako Udalak erosketa-bonoen dirulaguntzarako lehen deialdia ireki du, horrela Sopelako merkataritza, ostalaritza eta enpresa jardueraren sustapenari lagunduz.

Honela, bihar, ekainak 5, ostirala, koronabirusak sortutako osasun krisiagatik hain kolpatuak izan diren herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreetako profesionalei zuzendutako kanpaina honetara atxikitzeko epea irekiko da. Epea ekainaren 5etik 14ra egongo da zabalik.

"Helburua tokiko ekonomia berpiztea da eta sopeloztarrek gure udalerrian ditugun establezimendu bikainak erabiltzea, non kalitatea, tratu pertsonalizatua eta profesionaltasuna aurki dezaketen Sopelatik irten gabe" azpimarratu du Josu Landaluze alkateak. Bestalde, Teresa Fernandez Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko zinegotziak azpimarratu duenez, ekimen honen bidez "udalerriko jarduera ekonomikoaren eragile izan diren eta izango diren sektoreak biziberritu nahi dira. Baina sektore horiek sustatzeaz gain, auzotarrek ere onurak jasoko dituzte. Ekimen honek familien ekonomia arinduko du neurri batean, eta era berean establezimendu txikiei likidezia emango diegu”.

Neurri horrekin, Sopelako Udalak 6.746 bonu jarriko ditu zirkulazioan uztailaren 1etik aurrera. Gutxienez 20 eta 40 euroko erosketa eginez gero, 5 eta 10 euroko deskontu-bonuaz baliatu ahal izango da, hurrenez hurren. Deskontu-bonu horiek udal diru-laguntzaren bidez ordainduko dira. 5 euroko 4.497 bono eta 10 euroko 2.249 bono banatuko dira.

Beraz, Udalak 45.000 euroko ekarpena egingo dio kanpainari, kontsumitzaileek jasoko dituzten deskontuak ordaintzeko.

Jaulkitako bono guztiak atxikitako erakundeen artean banatuko dira, era berdintzailean merkaturatu eta trukatzeko, sukurtsalen eta saltokien kopurua edozein izanda ere, lehen deialdi honetan erabilgarri dauden bonoen guztizko kopurua (6.746) agortu arte.

Bonoak uztailaren 1etik irailaren 15era bitartean banatu eta herritarrek ere epe horretan erabili ahal izango dituzte. Herritarrek bonoak kanpainari atxikitako establezimenduetan erosi ahal izango dituzte. Egindako erosketa bakoitzeko bono bakarra erabili ahal izango da eta gutxieneko erosketa 20 eta 40 eurokoa bada, hurrenez hurren. Ezarritako epean trukatu ez diren bonuak ezingo dira ondorengo kanpainetan erabili.

Atxiki ahal izango diren establezimenduak

Atxikitako erakundetzat hartu ahal izango dira edozein motatako merkataritza, ostalaritza eta enpresa establezimenduak, baldin eta, gehienez 10 langile izanik eta Sopelan kokatuta egonik, Sopelako Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren erroldan alta emanda badaude. Sopelako Udalak ofizioz egiaztatuko du baldintza hori betetzen dela. Atxikitzeko aukera izango dute, halaber, zenbait lege arrazoirengatik Sopelako JEZaren erroldan alta emanda egon ez arren, Sopelako Udalak emandako jarduera-lizentzia badute.

Eskaerak aurkezteko eta dirulaguntzak kobratzeko moduak

Atxikitzeko eskaerak Udalak modu telematikoan emango duen eredu edo inprimakia betez egin beharko dira.

Eskaera horiek Sopelako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, baita telematikoki ere, egoitza elektronikoaren bidez (https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus), ekainaren 14ra arte.

Lehen esan bezala, lehen kanpaina hau 2020ko irailaren 15ean amaituko da. Epea igarotakoan, atxikitako erakundeek gehienez ere 10 egun naturaleko epea izango dute Udalaren Enplegu Arloan behar diren egiaztagiriak aurkezteko, Udalak atxikitako erakundeei erakunde horiek beren establezimenduetako kontsumitzaileei aurreratutako zenbatekoakitzuli ahal izan diezazkien. Epe hori igarotakoan, ez da frogagiririk onartuko.

Hala ere, kanpaina indarrean dagoen bitartean, dagozkion egiaztagiriak aurkeztu ahal izango dira Enpleguaren Arloan, Udalak atxikitako erakundeei ordainketa astero izapidetu ahal izan diezaien, ordainketa kanpainaren amaierara nahitaez atzeratu gabe.

Udalaren ustez, udalerriko merkataritza, ostalaritza eta enpresa sarearen parte hartzea ezinbestekoa da, eta beraz, ekimen honekin bat egiteko deia egin du. Edozein argibidetarako, interesa duten establezimenduak Udalarekin harremanetan jar daitezke 944 065 900 telefono zenbakira deituz (110 luzapena) edo Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbide elektronikora mezu bat bidaliz.

Informazio gehiago hurrengo estekan:

http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/doc_download/1230-sopelako-merkatariza-ostalaritza-eta-enpresa-jarduera-sistatzeko-erosketa-bonuak-bonos-de-compra-para-fomentar-la-actividad-comercial-hostelera-y-empresarial-de-sopela

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia