Portal municipal de Sopela - Itzartu emakumeen elkarteak agur esan du dohaintza solidario batekin
Usted está aquí: Inicio INICIO Ayuntamiento Pinacoteca BERRIAK Aisia eta Kultura Itzartu emakumeen elkarteak agur esan du dohaintza solidario batekin

Itzartu emakumeen elkarteak agur esan du dohaintza solidario batekin

 

Tristemente

Tamalez, Itzartuk, herriko emakumeek osatutako kultur elkarteak, atzo, ekainaren 23an, ateak itxi zituen Sopelako Udaletxeko Osoko Bilkura Aretoan egindako agur-ekitaldian. Hainbat urtez emakumearen eta kulturaren alde lan handia egin ondoren, elkarteak agur esan nahi izan zuen ahalik eta modurik onenean: elkartearen kutxaren diru-bilketa eta bere azken antzezlanaren emanaldian bildutakoa La Cuadri del Hospi eta Sopelako elizak kudeatzen dituen karitate-proiektuei emanez.

Pili Serrano Itzartuko lehendakariak adierazi zuenez, "erabaki gogorra izan da, belaunaldien arteko erreleborik ezak behartua". "Gure bihotzetan sekulako minez agur esan behar dugu, baina ziklo hau behin betiko itxi aurretik eskerrak eman nahi dizkiegu elkartearen sortzaileei, haiek gabe ez ginatekeelako honaino iritsi, eta ibilbide honetan gurekin egon diren erakunde guztiei: Emakunde, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, eta bereziki Sopelako Udala, beti egon baita gure ondoan”, adierazi zuen hunkituta.

Elkartea 1991n sortu zen udalerrian emakumeei zuzendutako kultur jarduerek duten aukera faltari erantzuteko. Sopelako Udalaren izenean, Amaia Guenetxea alkateordeak eskerrak eman nahi izan zizkien elkarteko kide guztiei “30 urte hauetan egindako lan borobilagatik” eta nabarmendu nahi izan zuen elkarteak "belaunaldi berrien esku uzten duen ondarea, “ziur aski betiko iraungo dueña”.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia