Usted está aquí: Inicio INICIO Ayuntamiento Pinacoteca BERRIAK Aisia eta Kultura Eskoziar doinuak nagusituko dira larunbatean Kurtzion

Eskoziar doinuak nagusituko dira larunbatean Kurtzion

Larunbat honetan, martxoak 10, arratsaldeko 20:00etan kontzertu berezia eskainiko du Kurtzio Kultur Etxean, Aly Bain eta Phil Cunningham bikote eskoziarrak, Xabi Aburruzaga trikitilariarekin batera. 

Bain eta Cunningham, eskoziar musika tradizionalaren bi musikaririk onenetarikoak dira. Bikote izugarria osatzen dute, melodien apaltasuna eta beraien musika tresnekin (esku soinua eta bibolina) erakusten dute beraien piezak maisu lanak direla.

Beraiekin batera, Xabi Aburruzaga trikitilaria izango da, Glasgow-ko Celtic Connections jaialdian aritu ondoren, hirukote formatuan aurkeztuko ditu bere azken disketako abestiak, KELTIK azken diskako abestiak nabarmenduko direlarik.

Hitzordua esan bezala, larunbat honetan izango da, Kurtzion, arratsaldeko 20:00etan. Sarrerak Udaletxean, Sopelarinen (Larrabasterra), Kurtzio Kultur Etxean eta web orrialdean http://bit.ly/2FEWcyP eskuratu ahal dira, 12 euroko prezioan. 

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia