Usted está aquí: Inicio INICIO Ayuntamiento Pinacoteca BERRIAK Sopela Hasita Loroño, Larrondobeko, Gatzarriñe eta Olabide kaleetako zolatze eta asfaltatze lanak

Hasita Loroño, Larrondobeko, Gatzarriñe eta Olabide kaleetako zolatze eta asfaltatze lanak

  • Sopelako Udalak guztira 61.786,17 euro (BEZa barne) inbertitu ditugune hauetatik mugitzen diren eta bertan bizi diren sopeloztarren segurtasuna hobetzeko.

Sopelako Udala udalerriko kaleak hobetzen jarraitzen du. Okasio honetan, guztira, 61.786,17 euro (BEZa barne) inbertitu ditu Loroño, Larrondobeko, Gatzarriñe eta Olabide kaleetan zolatze eta asfaltatze lan desberdinak burutzeko, gune hauetatik mugitzen diren eta bertan bizi diren sopeloztarren segurtasuna hobetzeko helburuarekin.

Bide publikoen asfaltatze eta konpontze lanak azaroaren bukaeran hasi ziren eta guztira 3.375 metro karratuko azalerari eragingo diote. Obrak egingo dituen enpresak, Asfaltados Olarra, urte bukaerara arte izango du denboraren igarotzeagatik kaltetuta galtzadak konpontzeko.

Aipatzeko da ere, lan ekipoen desplazamendua optimizatzeko eta egin beharreko lanen eta errepideetako zein oinezkoen trafikoa edo erdiguneko aktibitatearen beraren arteko interferentziak minimoak izan daitezen, Sopelako Udalak, Obra eta Zerbitzuen Sailaren bitartez, kale hauek taldekatzea erabaki duela. 

Halaber, Udalak aukera aprobetxatuko du Loroño kalean seinale horizontalak margotzeko.

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia