Usted está aquí: Inicio INICIO Ayuntamiento Pinacoteca BERRIAK Sopela Osoko bilkura abenduaren 28an

Osoko bilkura abenduaren 28an

Sopelako Udaleko hurrengo osoko bilkura abenduaren 28an izango da, 19:30ean udaletxeko areto nagusian. Auzokideek udal bilkuretara joateko eta bertan parte hartzeko eskubide osoa dute.

Honakoa izango da aztergaien zerrenda:

 

ATAL ERABAKITZAILEA

Hirigintza, Etxebizitza, Ingurumena, Obra Publikoa eta Zerbitzuak

1.-Behin betiko onartzea, bidezkoa bada, Sopelako Zaldu bizitegi-sektoreko 9.4.A eta 9.4.B lur-zatietarako sarbide-arrapalak bateratzeko xehetasun-azterlana.

2.-Behin betiko onartzea, bidezkoa bada, Sopelako Loiola bizitegi-sektorearen zati-planean zehaztutako P-38, P-39, P-40 eta P-41 lur-zatiak elkartzeko xehetasun-azterlana.

Udal Administrazioa eta Langileria

3.-Aldatzea, bidezkoa bada, Sopelako Udalaren plantila organikoa eta lanpostuen zerrenda 2018rako.

4.-Bake Epaile Titularra eta Ordezkoaren izendapena proposatzeko espedientea.

Ogasuna eta Kontuen Batzorde Berezia

5.-2018ko Aurrekontu Orokorra onartzea, bidezkoa bada.

INFORMAZIO, BULTZADA ETA KONTROL ATALA

6.- PRESAKO MOZIOAK, HALAKORIK BALEGO:

7.- HAINBAT ALKATETZA-DEKRETUREN BERRI EMATEA:

(A).-Berri ematea.-Gaia: azaroaren 23ko 1863/2017 Alkatetza Dekretua, aurrekontua kreditu gehigarriaren bidez aldatzeari buruzkoa (18. espedientea).ESP. ZKIA.: 3789/2017

(B).-Berri ematea.-Gaia: abenduaren 7ko 1941/2017 Alkatetza Dekretua, Alkatetzaren eginkizunak eskuordetzeari buruzkoa.

(C).-Berri ematea.-Gaia: abenduaren 7ko 1961/2017 Alkatetza Dekretua, aurrekontua kredituen transferentziaren bidez aldatzeari buruzkoa(19. espedientea).ESP. ZKIA.: 3916/2017

(D).-Berri ematea.-Gaia: abenduaren 12ko 1980/2017 Alkatetza Dekretua, aurrekontua kreditu gehigarriaren bidez aldatzeari buruzkoa (20. espedientea).ESP. ZKIA.: 4007/2017

(E).-Berri ematea.-Gaia: abenduaren 13ko 1997/2017 Alkatetza Dekretua, ezkontza zibila egiteko alkatetza-ahalmena Fco. Javier Intxaurza Zarandona jaunari eskuordetzeari buruzkoa.

8.-ERREGUAK, GALDERAK ETA MOZIO EZ-ERABAKIGARRIAK.-

DEIALDIA

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia