Usted está aquí: Inicio INICIO Ayuntamiento OTA BERRIAK Kirolak Martxan da Sopela Women´s Team

Martxan da Sopela Women´s Team

Sopela Women’s Teamek denboraldiko lehenengo kirol-kontzentrazioa egin du. Emakumezkoen txirrindularitza taldea Bizkaitik ibili da asteburuan, hitzaldiak eskainiz eta baita lan saio desberdinak burutzen besteak beste. Sopelako Udalak asteburuan egin dio harrera taldeari. 

Aipatutako harrerara, zenbait babesle ere hurbildu ziren: Telxiuseko Miguel Echeverria eta Maria Sonsoles Fernandez, Sopelako alkatea, Gontzal Hermosilla eta udaleko zinegotziak diren  Guillermo Vio eta Mikel Tapia besteak beste. 

Taldeak aurre egin behar izango dion egutegia ere aurkeztu zen. Otsailaren 22an hasiko du denboraldia, Setmana Ciclista Valenciana lau etapako biran. Ondoren, egutegia estatu mailako probetan oinarrituko da eta udaldian, nazioarteko egutegiari ekingo diote. 

Francisco Plak entrenatutako taldea, 12 txirrindulariz dago osatua: Olatz Agorria, Maialen Aramendia, Esther Cañete, Bea Gómez, Ziortza Isasi, Enara López, Sara Martín, Maria Martins, Mireia Muñoz, Sofía Rodríguez, Soraia Silva eta Ariadna Trías.

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia