Usted está aquí: Inicio INICIO Ayuntamiento OTA BERRIAK Sopela ABISUA: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak uraren uhertasunaren handitzearen berri ematen du

ABISUA: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak uraren uhertasunaren handitzearen berri ematen du

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak aditzera ematen du atzo, apirilak 11, 14:00etatik aurrera, Uribe-Kosta eskualdeko iturrietako uretan ustekabean eta bat-batean uhertasuna handitu zela bereziki, Sopela eta Urdulizen, Ganbeko (Urduliz) deposituko huts mekaniko baten ondorioz.

Intzidentzia hasi zenetik, sarean purgak egiten hasi ziren beren eragina minimizatzeko. Kasu horietan, komeni da eraikinetako barne-hodiak purgatzea, eta, beraz, etxebizitzetako txorrotak irekitzea gomendatzen da, denbora batean zehar, ura argi irten arte. Eraikinen barrualdean uhertasuna mantentzen den bitartean, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak gomendatzen du ur hori giza kontsumorako ez erabiltzea.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak ohiko balioak berreskuratzeko lanean ari da eta bihar (larunbata) goizetik aurrera, egoera normalizatzea  espero da.

Informazio gehiago: 94 487 31 87.

Barkatu eragozpenak.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia