Usted está aquí: Inicio INICIO Ayuntamiento El alcalde BERRIAK Aisia eta Kultura Martxan da “Olentzero eta Mari Domingi 2018” pintura lehiaketa

Martxan da “Olentzero eta Mari Domingi 2018” pintura lehiaketa

Beste urte batez, Sopelako Udalak jada ohikoa den Olentzero eta Mari Domingiren pintura lehiaketa antolatu du 5 eta 12 urte bitarteko ume eta gazteentzat. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek, euren lanak abenduaren 2, igandea, baino lehen entregatu beharko dituzte Kurtzio Kultur Etxean (Mendieta 11, Sopela), astelehenetik ostiralera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta asteburuetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Gai nagusia "Olentzero eta Mari Domingi Sopelan" izango da. Irudiak originalak izan behar dira (ez da kopiarik onartuko), edozein teknika erabili daiteke eta gutxienez DIN A4-ko tamaina izan beharko dute. Marrazkiak atzetik ezizen bat edukiko du eta kanpoan ezizen hori duen gutun-azal baten barruan egilearen datuak agertuko dira (izena, adina, helbidea eta telefonoa).

Marrazki irabazlea Gabonetako postalaren irudi ofiziala izango da eta Olentzero eta Mari Domingi gaua iragartzeko erabiliko da. Guztira, 3 sari banatuko dira eta jada, ohikoa den bezala, banaketa abenduaren 24an izango da herriko plazan, Olentzero eta Mari Domingi gauaren ospakizunean.

Informazio gehiago Kurtzio Kultur Etxean (Mendieta 11, 48.600) / Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. / 94 406 55 05.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia