Usted está aquí: Inicio INICIO Ayuntamiento El alcalde BERRIAK Sopela Sopelako Udalak beste 88.000 euro inbertitu ditu 3 diru-laguntza berrietara

Sopelako Udalak beste 88.000 euro inbertitu ditu 3 diru-laguntza berrietara

 

  • Energia pobrezian dauden familientzako, testu‑liburuak eta eskola‑materiala erosteko, eta egoera berezian dauden familientzako laguntzak dira.
  • Inprimakia eta deialdiaren oinarriak interesdunen eskura daude bai www.sopela.eus webgunean bai udal bulegoetan ere. 

Sopelako Udalak sopeloztarren bizi kalitatea hobetu eta bermatzeko lanean jarraitzen du. Aste honetan bertan etxebizitzak alokairuan hartzeko (40.000 euro)  eta   enpresen ekintzailetza sustatzeko (16.000 euro) laguntzen berri eman ondoren, udalak beste hiru diru-laguntza jarri ditu martxan, besteak beste: energi pobrezian dauden familientzako laguntzak (40.000 euro), testu-liburuak eta eskola-materiala erosteko laguntzak (40.000 euro) eta egoera berezian dauden familientzako laguntzak (8.000 euro). Udalak, guztira, 88.000 euro inbertitu ditu.

Sopelako alkateak, Gontzal Hermosillak, adierazi duenez “beste urte batez Udalak pertsona guztiei bizitza duin eta egokia izateko eskubidea bermatzeko lanean jarraitzen du. Egun hauetan bi inbertsio eman ditugu ezagutzera; alde batetik, 40.000 euro abiarazi ditugu gazteei euren emantzipazio bidean laguntzeko eta alokairuko etxebizitza bat eskuratzen laguntzeko eta, beste alde batetik, 16.000 euro inbertitu ditugu pertsona ekintzaileei laguntzeko. Gaurkoan, hiru diru-laguntza berri jarri ditugu martxan zailtasunak dituzten familiak laguntzeko helburuarekin”.

Energi pobrezian dauden familientzako diru-laguntzak

Diru laguntza hauen helburua ohiko etxebizitzaren hornidura energetikoaren 2018. urtean egindako gastua estaltzea da. Familia-unitatea etxebizitzan bizi diren pertsona guztiek osotuko dute eta aipatutako egoera hau biztanleen erroldaren bitartez ziurtatu behar izango da. Halaber, eskaera egiten duen pertsona guztiek Sopelan erroldatuta egon beharko dute gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin etenik gabe.

Diru-laguntzen zenbatekoa 40.000 eurokoa izango da familia unitatearen ohiko etxebizitzan 2018an gastatutako elektrizitatea, gasa edo erabiltzen den beste edozein erregai ordaintzeko izango da. Emanaldi bakarrean emango da eta eskatzaile bakoitzak eta elkarbizitza unitate bakoitzak gehienezko zenbatekoa izango dute, 400 eurokoa.

Eskariak aurkezteko epea bihartik azaroaren 21era arte egongo da zabalik.

Testu-liburuak eta eskola-materiala erosteko laguntzak

Laguntza hauek 2018-2019 ikasturterako Haur hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei, eskola material didaktikoa eta testu liburuak erosteko egindako gastuak ordaintzea dute helburu.

Zenbatekoa 40.000 eurokoa izango da eta ikasle bakoitzeko emango da, horrela, familia unitatean ikasle bat baino gehiago baldin badago, horrenbeste eskaera egin ahal izango dira. Haur hezkuntzako ikasleek gehienez 150 euro jasoko dituzte testu-liburuak ordaintzeko eta 30 euro eskola-materiala ordaintzeko. Beste zikloko ikasleek aldiz, 250 euro jasoko dituzte gehienez testu-liburuentzako eta 40 euro eskola-materiala ordaintzeko.

Eskariak aurkezteko epea azaroak 19ra arte egongo da zabalik.

Egoera berezian dauden familientzako diru-laguntzak

Diru-laguntza hauen xedea espetxeetan zigortuak edo prebentziozko presoaldian dauden pertsonak bisitatzeko gastuak ordaintzea da. Gastutzat joko dira askatasunik gabe dauden pertsonen familiakoek 2018an zehar espetxeraino egin dituzten joan-etorrietarako gastuak eta, hala denean, ostatu gastuak. Onuradunak ondoko hauek izango dira, besteak beste: ezkontidea edo bikotekidea, seme alabak, gurasoak, anai arrebak, ezkontidearen anai arrebak edo anai arreben ezkontidea.

Udalak guztira, 8.000 euro inbertituko dira eta eskariak aurkezteko epea azaroaren 20ra arte egongo da irekita.

Kasu guztietan diru laguntzak eskatzeko inprimakia eta deialdiaren oinarriak interesdunen eskura daude bai www.sopela.eus webgunean bai udal bulegoetan ere. 

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia