Usted está aquí: Inicio INICIO Ayuntamiento EMPLEO Y PROMOCION ECONOMICA Sustapen Ekonomikoa Sopelako Udalak emakume ekintzaileentzako masterklass bat antolatu du
 
SOPELAKO UDALAK EMAKUME EKINTZAILEENTZAKO MASTERKLASS BAT ANTOLATU DU
2019 Iraila / Noviembre

 
 
Azaroaren 19an ospatzen den Emakume Ekintzaileen Nazioarteko Egunaren barruan, Sopelako Udalak, Enplegu eta Sustapen Ekonomiko Sailaren bitartez eta Aldalanekin elkarlanean, “Arrakastaz ekiteko adimen emozionala” izeneko klase magistrala antolatu du, ekin nahi duten, ekiten ari diren edota enplegua bilatzen ari diren emakumeei zuzendutakoa.
 
Ekintza berri honen bitartez “Helburu bikoitza dugu. Alde batetik arrakasta profesionalaren oinarri diren zeharkako eskumenak sustatu nahi ditugu, eta beste alde batetik, ekiteko garaian emakumeek oraindik ere enpresa eta finantza arloetan aurkitzen dituzten oztopoen inguruan sentsibilizatzea bilatzen dugu”  baieztatu du Teresa Fernández Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko zinegotziak.
  
Ekimena azaroaren 21ean ospatuko da, osteguna, 10:00etatik 11:30era Landabe 12n eta Psikologian lizentziatutako eta 2004tik Aldalaneko zuzendaria den Nadia Maestrok zuzenduko du. Parte hartzaileek adimen emozionalari ekiteko eta edozein proiektu profesional garatzeko zenbait klabe ikasiko dituzte, besteak beste: soft skills-ak edota giza-gaitasunak erabiliz gatazkak edota estualdiak konpondu, kooperazioaren bitartez helburuak lortu eta bezeroarekin modu eraginkorrean lan egin.
 
Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena 94 406 55 00 (luz. 110) telefonora deituz edota Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidera idatziz.
 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia