Irekita E-Sports Txapelketako "Fifa 2020" eta "League of Legends" on line jokoetan izena emateko epea
- Visitas: 7001
- Sopelako Udalak antolatutako “Sopela Uda Kalean” aisialdi-programaren barruan, bi joko horietan parte hartu nahi duten 13 urtetik gorako erabiltzaileek mezu elektroniko bat bidali beharko dute Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidera.
- Izena emateko epea uztailaren 10era arte egongo da zabalik.
Uda atipiko honetarako, Sopelako Udalak aisialdiko jardueren eskaintza zabal eta askotarikoa diseinatu du uztail eta abuzturako. “Sopela Uda Kalean” izeneko programak aire zabaleko hogei jarduera baino gehiago jasotzen ditu, ekainaren 27tik abuztuaren 16ra ospatuko direnak.
Bideojokoen zaleentzat hitzordu interesgarria duen programazioa da. Izan ere, uztailaren 14an eta 15ean, 11:00etatik aurrera, E-Sports on line txapelketa egingo da. 13 urtetik gorakoentzako jarduera izango da, eta erabiltzaileek bi jokotan lehiatzeko aukera izango dute: “Fifa 2020” (bikoteka, partiden iraupena 8 minutukoa IZANGO DA eta euskarria PS4) eta “League of Legends” (5 pertsonako taldeetan jokatuko da, 15 eta 45 minutu bitarteko iraupena eta euskarria ordenagailua izango da). Erabbiltzaileek beraien “nickname”-a izan beharko dute “League of Legends” jokorako eta PS4ko erabiltzaile izena “Fifa 2020rako”. Sariak mutilen talde onenari, nesken talde onenari eta talde mixto onenari emango dira.
Bi joko horietan parte hartu nahi dutenek mezu elektroniko bat bidali beharko dute Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidera. Izena emateko epea zabalik egonen da ekainaren 30etik uztailaren 10era.
PROGRAMAZIOA, SOPELA UDA KALEAN: EKAINAREN 27TIK ABUZTUAREN 16RA
(*Gonbidapenak asteburu horretako ostegunetik aurrera egongo dira eskuragarri. Horrez gain, gonbidapenak hartzeko uztaila eta abuztuko Kurtzioko ordutegia hau izango da: 08:00etatik 15:00etara. Gonbidapenak Udalaren webgunean ere hartzeko aukera egongo da. Bestalde, gonbidapenak soberan egonez gero, ikuskizunaren egunean bertan ere eskuragarri izango dira ordu bete lehenago)
UZTAILAK 3
22:00 Umeentzako zinema aire zabalean “mr. Link jatorri galdua” filmarekin udaletxeko berdegunean
UZTAILAK 4
18:00 Familia guztiarentzako magia ikuskizuna Imanol Ituño eta Tor magoaren eskutik udaletxeko berdegunean
UZTAILAK 14-15
E-SPORTS ONLINE TXAPELKETA
*13 urtetik aurrera
Jokuak:
FIFA 2020 (Binaka/) – LEAGUE OF LEGENDS (5 pertsonatako taldeak)
Izena emateko epea: Ekainaren 30etik uztailaren 10era
Informazioa eta izen-emateak: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.
UZTAILAK 16
19:00 “Mulier” dantza ikuskizuna Maduixa konpainiaren eskutik urgitxieta plazan
UZTAILAK 17
21:30 Bakarrizketa gaua Oscar Terol eta Gorka Aguinalderekin Urgitxieta plazan
UZTAILAK 18
22:00 Umeentzako zinema aire zabalean “Pikatxu detektibea” filmarekin Urgitxieta plazan
UZTAILAK 24
18:00 “Só.” zirko ikuskizun familiarra udaletxe plazan Xampatito Pato konpainiaren eskutik
UZTAILAK 25
22:00 Familia guztiarentzako zinema aire zabalean “Los Goonies” filmarekin Udaletxe plazan
UZTAILAK 31
21:00 “AMAK” taldearen kontzertua Urgitxieta Plazan
ABUZTUAK 1
22:00 Zinema aire zabalean “Bohemian Rapsody” filmarekin Urgitxieta plazan
ABUZTUAK 7
22:00 Umeentzako zinema aire zabalean “Play mobil. Filma” filmarekin Udaletxeko plazan
ABUZTUAK 8
21:00 The Beatles taldearen Musika akustikoa “The nowhere plan” banda tributuaren eskutik Udaletxeko plazan
ABUZTUAK 14
22:00 Familia guztiarentzako zinema aire zabalean “Campeones” filmarekin Urgitxieta plazan/
ABUZTUAK 15
18:00 “Ingurumena zaindu” ikuskizuna Patxin eta Potxinen eskutik Urgitxieta Plazan
ABUZTUAK 16
19:00 “Golden Apple Quartet” taldearen kontzertua Urgitxieta plazan