Ludoteka eta Gaztelekuko martxoko programazioa
- Visitas: 19027
LUDOTEKA
Dagoeneko eskuragai duzue Ludotekak martxorako antolatu dituen jardueren programazioa:
IHAUTERI JAIA
- NOIZ: Martxoak 2 (larunbata)
- PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12 urte, denak goizez (11:00-14:00)
- METODOLOGIA: Haur guztiak elkarrekin (4-12 urte), etorriko dira etxetik mozorrotuta (nahi duten eran) desfilea egiteko eta amaieran, ihauteri tostadak dastatuko dituzte.
IPUIN KONTALARIA
- NOIZ: Martxoak 9 (larunbata)
- PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12 urte , denak goizez (11:00-14:00)
- IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: martxoak 7 (osteguna) edo plazak agortzean.
- METODOLOGIA: Haur guztiak elkarrekin (4-12 urte) ipuin kontalari baten kontakizunak entzutera etorriko dira.
IGELA (T) / ZABUA (N)
- NOIZ: Martxoak 16 (larunbata)
- PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12 urte
- METODOLOGIA: Txikiek goizean igel bat egingo dute komuneko tutuekin. Horretarako, etxetik komuneko tutu bana ekarri beharko dute. Nagusiek arratsaldean zabu bat egingo dute kartoizko zapata kutxa batekin; hori dela eta, etxetik kutxa ekartzea ezinbestekoa izango da.
ALTXORRAREN JOLASA
- NOIZ: Martxoak 23 (larunbata)
- PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12 urte , denak goizez (11:00-14:00)
- IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: martxoak 21 (osteguna) edo plazak agortzean.
- METODOLOGIA: Haur guztiak elkarrekin (4-12 urte) goizeko ordutegian herrian zehar pistak eta frogak bilatzen ibiliko dira altxorra aurkitzeko.
ITSAS MUSEORA IRTEERA
- NON: Bilbo (Bizkaia).
- NOIZ: Martxoak 30 (larunbata)
- PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12 urte
- IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: martxoak 23 (larunbata) edo plazak agortzean.
- PREZIOA: 3.5€ (egunean bertan)
- METODOLOGIA: Tutoreekin Kurtzio Kultur Etxean 10:00etan geldituko gara. Bilboko itsas museora abiatuko gara. Bertan, pista joko bat eta itsas-eskulan bat egingo dute. Ondoren, inguruetan bazkalduko dugu eta 16:00etan Kurtzio Kultur Etxera bueltatuko gara.
GAZTELEKUA
Dagoeneko eskuragai duzue Gaztelekuak martxorako antolatu dituen jardueren programazioa:
- 1, 8, 22: Saskibaloia
- 2: Inauterietako tailerra
- 3, 7, 14, 21 eta 28: Jolas librea
- 9: Flota urperatu
- 10, 17, 24, 31: Zinema
- 15: Karta jolasak
- 16: Ingurumenarekiko errespetu tailerra
- 23: Irteera karting
- 29: Hiru lerroka
- 30: Puzzlea
Ekintzen inguruko informazio gehiagorako, hurrengo txostenak deskargatu ditzakezue:
http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud