Sopelako Udalak bi saio eskainiko ditu Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko

LIBURUZ LIBURU. IPUIN KONTAKETA.SOPELA
Urtero, apirilaren 2an, 1967 urteaz geroztik, Hans Christian Andersen idazlearen jaiotze datarekin bat egiten duen Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu osoan.

Ospakizun honen helburuak gazteen eta haurren artean liburu egokien irakurketa bultzatzea eta irakurtzeko ohitura sustatzea dira. Aurten ere, Sopelako Udala ospakizun honetara gehitu nahi izan da.

Hala, apirilaren 2an, Ana Apika ipuin kontalariaren eskutik eskainiko diren bi saio antolatu dira Kurtzio Kultur Etxean:

1. Lehenengoa, goizeko 12.00etan izango da, 3 eta 4 urte bitarteko umeei zuzendua egongo da. "Zenbat buru hainbat liburu" izenarekin, saioak 30 minutuko iraupena izango du.

2. "Liburuz liburu" izango da bigarren saioaren izenburua. Ordubeteko iraupena izango du, arratsaldeko 18.00etan hasiko da eta 5 urte baino gehiago dituzten umeei dago zuzendua.