Usted está aquí: Inicio INICIO Ayuntamiento BERRIAK Sopela Koronabirusa eta etxeko animalien inguruko informazioa

Koronabirusa eta etxeko animalien inguruko informazioa

COVID-19 pandemiak eragindako egoeraren aurrean, maskotei osasun-arreta emateari dagokionez, honako alderdi eta gomendio hauek azpimarratu nahi ditugu:

Ez dago ebidentzia zientifikorik etxeko animaliek COVID-19 pairatzen dutela edo transmititzen dutela adierazten duenik.

NEURRI OROKORRAK:

  • Garbitu eskuak + distantzia soziala + eztul egitean estali + ez ukitu begiak sudurra eta ahoa.

NEURRI OROKORRAK ETXEKO ANIMALIEKIN:

  • Animalia ikutu ondoren + garbitu eskuak +e z ukitu begiak, sudur eta ahoa.
  • Garbitu, etxera igotzean, gel desinfektatzailearekin, kuxinak eta isatsa, prebentzioagatik.

KORONABIRUSEAN POSITIBO EMAN DUTEN PERTSONENTZAKO NEURRI OROKORRAK:

  • Maskoten zaintza beste norbaiti uztea gomendatzen da.
  • Animaliarentzat tresna berriak erabiltzea, eta ez positibo eman duen pertsonak erabilitakoak.
  • Positibo ematen baduzu eta animalia norekin utzi ez baduzu, ziurtatu eskuak sarri garbitzeaz, erabili maskara animaliaren aurrean eta saihestu kontaktu fisikoa, ahal den heinean.
  • Maskotarekin lotutako uhalari edo gainerako materialei dagokienez, hauek garbitzea eta desinfektatzea komeni da, edo beste batzuk erabiltzea, eta gaixo dagoen tutoreak erabilitakoak baztertzea. Garrantzitsua da neurri horiek hartzea, birusaren transmisioa geldiarazten saiatzeko.

BERROGEIALDIAN BANAGO, TXAKURRA ATERA DEZAKET?

  • Isolamendua gaixoentzat da, eta berrogeialdia osasuntsuentzat. Berrogeialdiak malguak izan daitezke komunitate bakoitzak une bakoitzean dituen protokoloen arabera. Arrazoi sendo batengatik berrogeialdian bazaude, zuk bermatu behar duzu eta zure etxeko animaliak.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia