Sopelako Udalak testu-liburuak eta eskola-materiala erosteko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalduko du bihar

Sopelako Udalak sopeloztarren bizi kalitatea hobetzeko lanean jarraitzen du eta arazo ekonomikoak  dituzten familiei laguntzeko helburuarekin, guztira 110.000 euro bideratuko ditu dirulaguntza lerro bitara.

Alde batetik, testu-liburuak eta eskola-material didaktikoa erosteko dirulaguntzaren zenbatekoa 40.000 eurokoa izango da eta Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako era Batxilergoko ikasleei dago zuzenduta.  Diruz laguntzekoak izango dira 2019.2020 ikasturteko testu-liburuak eta eskola-materiala erosteak eragindako gastuak. Era berean, ikastetxeak ekipo informatikoen (tabletak edo ordenagailu eramangarriak) erosketara behartzen duenean, gastu hau deialdi honetan sar daiteke.

Eskariak aurkezteko epe eta tokiari dagokionez, Sopelako Udaletxean aurkeztuko behar dira, urriak 15 eta 28 bitartean, biak barne.

Honez gain, errenta-maila txikia duten familientzako, Sopelako Udalak beste 70.000 euro bideratuko ditu hiri Ondasun Higiezinen gaineko zerga (OHZ) eta zaramabilketa nahiz estoldagatiko Tasak ordaintzeko laguntzetara. Kasu honetan, eskariak aurkezteko epea azaroaren 15etik 30era izango da.

Laster, etxebizitzak alokairuan hartzeko dirulaguntzak eskainiko ditugu. Modu honetan, pertsona gazteei euren emantzipazio bidean lagundu eta Sopelan alokairuko etxebizitza bat eskuratzen lagundu nahi diegu”, adierazi du Josu Landaluze Sopelako alkateak.

Baldintza eta aurkeztu beharreko dokumentazioaren inguruko informazio gehiagorako:

http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/23-dirulaguntzak-subvenciones/41-doan-lehia-libre-concurrencia