Irekita irailaren 30era arte Urkoko autokarabanentzako aparkalekua

Etengabe hazten ari den turismo mota bati erantzuna ematen jarraitzeko Sopelako Udalak, aurten ere Urko kiroldegiko auto-karabanentzako aparkalekua ireki du. Aparkalekuan 24 auto-karabanentzako lekua dago, korronte harguneekin eta ur edangarria duen iturriarekin eta irailaren 30era arte egongo da zabalik.  Halaber, eremuak zaborra botatzeko ontziak, piknika egiteko gune bat eta ur gris eta beltzak botatzeko lekua dauzka, besteak beste. Ur eta elektrizitate horniketako makinak erabili ahal izateko “jeton” txanponak saltzen dira Sopelako Turismo Bulegoan.