Usted está aquí: Inicio Información legal BERRIAK Enplegu eta Sustapen Ekonomikoa Sopelak Valdoviñoko Surf eta Garapen Jasangarriaren I Jardunaldietan hartuko du parte

Sopelak Valdoviñoko Surf eta Garapen Jasangarriaren I Jardunaldietan hartuko du parte

Sopelako Udalak azaroaren 28an, osteguna eta 29an, ostirala, Valdoviñoko (Galizia) Océano Surf Museoan ospatuko diren Surf eta Garapen Jasangarriaren I Jardunaldietan hartuko du parte. Ekimena Valdoviñoko Udalak antolatu du lurraldean sektoreko lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin, betiere, erakundeen arteko erlazioa sortuz eta beste erkidego batzuetan (Euskadi, Kanarias, Asturias, etab) izandako arrakasta-kasuak erakutsiz.

Okasiorako Sopelako Udaleko Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Zinegotziak, Teresa Fernándezek, ostiralean, hilak 29, hizlari gisa arituko da. Jardunaldia, hain zuzen ere bere “Sopela Kosta Fest: jaia, kirola eta aukera ekonomikoa” konferentziarekin hasiko da, zeinetan  Sopela Kosta Festarekin lortutako arrakastaren inguruan hitz egingo duen.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia