Usted está aquí: Inicio Información legal BERRIAK Kirolak Larunbatean, otsailak 16, trafiko mozketak XIV Duatloia dela eta

Larunbatean, otsailak 16, trafiko mozketak XIV Duatloia dela eta

Larunbat honetan, otsailak 16, Sopelako Duatloiaren XIV. edizioa ospatuko da. Lehiaketa dela eta, Udaltzaingoak zenbait kaleri, trafikoari orokorrean eta Bizkaibus autobusen ibilbideari eragingo dizkioten zenbait neurri aurreikusi ditu.

Udaltzaingoak adierazi duenez,  15:00ak eta 18:30ak artean honako kaleetako trafikoa moztu egingo da:

  • Sipiri kalea (Loroñoko semaforoetatik)
  • Loroño kalea (Udaletxetik Sipiriko bidegurutzeko semaforoak arte)
  • Akilino Arriola kalea (Landabera arte)
  • Sabino Arana kalea (osorik)

Antolakuntzako bolondres, Udaltzaingo eta Ertzaintzako agenteek trafikoaren erregularizazioan hartuko dute parte.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia