Usted está aquí: Inicio Información legal BERRIAK Euskera eta hezkuntza Uribe Kostako bertso sarea: Euskaraldia sustatzeko beroketa lanak

Uribe Kostako bertso sarea: Euskaraldia sustatzeko beroketa lanak

Azaroaren 2n hasiko gara Uribe Kostako bertso sarea osatzen!!! Ekimen honekin euskararen erabilera sustatu nahi dugu gure arbasoek egiten zuten antzera. Euskaraldiaren ariketa soziolinguistikoa laster batean hasiko denez, beroketa lanekin hasiko dira Uribe Kostako herri batzuetako biztanleak.

Baina zer egin behar dugu bertso area osatzeko? Lehenengo eta behin hasierako puntua asmatu behar dugu; ondoren puntua grabatu eta amaitzeko bertso erronka bidaliko diogu guk nahi dugun lagunari. Ostean, bertso osoa bueltan etorri beharko zaigu, eta gu edo gure kideak Uribe Kostako Euskaraldiko kideei bidali beharko diegu:

  • Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.  
  • www.facebook.com/euskaraldia.uribekosta
  • www.instagram.com/euskaraldiauribekosta

Bideoak jaso ahala, facebook eta instagramen argitaratuko dira denok ikusgai izan ditzagun.

Uribe Kostan, bertsoz bertso, sarea ehuntzen!!!

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=vI5zbBzmFKU 

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia