Usted está aquí: Inicio Información legal BERRIAK Euskera eta hezkuntza Sopelako Udalaren diru-laguntzen deialdi berria, euskararen ikaskuntza finantzatzeko

Sopelako Udalaren diru-laguntzen deialdi berria, euskararen ikaskuntza finantzatzeko

Sopelan erroldatuta dauden eta Udal Euskaltegian matrikulatuta ez dauden 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago diru-laguntza honekin, Sopelako Udalak udalerriko bizilagunak euskalduntzeko laguntza-politika sustatzea du helburu, eta gaitutako ikastegietan euskara ikastearen ondoriozko gastuak ordaintzen laguntzea. Adin, matrikulazio eta bertaratze baldintzak gainditu beharko dira laguntza jasotzeko.

Udalak 4.500 euroko partida erabiliko du laguntza lerro hau abian jartzeko. Eskaerak aurkezteko epea bihar, asteazkena, uztailak 1, hasiko da eta aurtengo urriaren 31n bukatuko da.

Eskabideak Sopelako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Sabino Arana kalea, 1), baita telematikoki ere, Udalaren see elektronikoaren bidez. (https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus)

Diru-laguntzaren baseak hemen:

Egiaztagiriak Euskara ikasteko diru-laguntzak - Bases ayudas aprendizaje de Euskera

Diru-laguntza eskatzeko eskabidea deskargatu hemen:

Euskara ikasteko diru laguntza eskaera - Solicitud ayudas aprendizaje euskera

Euskara ikasteko diru-laguntzen fitxa - Ficha documentación ayudas euskera

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia