Usted está aquí: Inicio Información legal BERRIAK Ogasuna Ibilgailuen Zerga eta Pasabideen Tasa ordaintzeko epea: 2020ko ekainaren 1etik uztailaren 15era, biak barne.

Ibilgailuen Zerga eta Pasabideen Tasa ordaintzeko epea: 2020ko ekainaren 1etik uztailaren 15era, biak barne.

Ordainketa helbideratuta duten zergadunei 2020ko ekainaren 25ean kargatuko zaie kontuan.

Ibilgailuen Zerga aurretik ordaindu ez duten edota zerga bera eta Pasabideen Tasa helbideratu ez dituztenek ordainketa-abisua jasoko dute euren etxebizitzetan ekainaren 1etik aurrera. Ordainketa-abisuarekin batera dokumentu bat bidaliko da, non bereziki azpimarratu nahi den, orain inoiz baino gehiago, ORDAINKETA INTERNET BIDEZ EGITEKO aukera eroso eta segurua dela; izan ere, horrela saihestu egingo da banku-erakundeetara edo udaletxera joan behar izatea. Joan-etorria saihestea ezinezkoa den kasuetan, kontuan izan udaletxean ez dela onartuko eskudiruz ordaintzea.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia