Udaltzainen txalo zaparrada jaso dute Urdulizko ospitaleko langile eta gaixoek

Sopelako, Getxoko, Leioako, Plentziako, Berangoko eta Gorlizko Udaltzaingoak, Uribe Kostako eskualdeko udalen ordezkaritzan, Urdulizeko ospitalera hurbildu ziren atzo, apirilak 8, udalerri horietako erreferentzia-ospitaleko gaixoak eta osasun langileak egiten ari diren lan bikaina eskertzeko. Elkarri, merezitako txalo zaparrada ederra eskaini zioten. Bai ospitaleko langileak, bai udaltzainak hunkituta ikusi ziren. Bost minutuko txalo hauen ostean, lanera itzuli ziren denak, koronabirusari aurre egiteko. (Argazkia: Asier Bastida)