Usted está aquí: Inicio Información legal BERRIAK Hiritarren Segurtasuna Bi aste baino gutxiagoan bitan harrapatuta gidabaimenik gabe gidatzen

Bi aste baino gutxiagoan bitan harrapatuta gidabaimenik gabe gidatzen

Gaur, apirilak 25, Sopelako Udaltzainek Bilboko Auzitegi batek 2 urtetarako gidabaimena kenduta zuen 28 urteko Sopelako bizilagun bat harrapatu dute, berriro ere.

9:45etan polizia patruila batek bizilagun hau ikusi dute Mendieta kalean zehar gidatzen. Agenteek momentuan bertan ezagutu dute gizona, apirilaren 16an gidaria prebentziozko alkohol-kontrol batean gidabaimenik gabe gidatzen harrapatu baitzuten. Gidariak bazuen aurretiaz atxiloketa-agindu bat eta administratiboki salatua izan zen burusi batekin estalitako adingabe bat eramateagatik, dagokion derrigorrezko haurrak lotzeko sistemarik gabe.

Epaiketa berri bat egiteko eguna jarri da, non gidaria ustez Bide Segurtasunaren Aurkako Delitu bat egiteagatik ikertu bezala agertzen den.

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia