Usted está aquí: Inicio Información legal BERRIAK Aisia eta Kultura Ludoteka eta Gaztelekuko maiatzeko programazioa

Ludoteka eta Gaztelekuko maiatzeko programazioa


LUDOTEKA

Dagoeneko eskuragai duzue Ludotekak maiatzerako antolatu dituen jarduerenprogramazioa:

MARAKAK (T) / GITARRA (N)

  • NOIZ: Maiatzak 4 (larunbata).
  • PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12  urte.
  • METODOLOGIA: Adin bakoitza bere txandan, etxetik ekarritako materialarekin, marakak eta gitarrak egingo dituzte eramateko.

 

ARKATZ POTEAK (T) / LANDAKETA (N)

  • NOIZ: Maiatzak 11 (larunbata).
  • PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12  urte (bakoitza bere ohiko txandan).
  • METODOLOGIA: Txikiek, goizeko ordutegian, etxetik ekarritako tutuekin, arkatzak gordetzeko pote bat egingo dute eramateko.  Nagusiek, arratsaldeko ordutegian, ludoteka apaintzeko landaketa bat egingo dute.

 

GYNKANA

  • NOIZ: Maiatzak 18 (larunbata).
  • PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12  urte (denak goizez).
  • APUNTATZEKO AZKEN EGUNA: Taldea osatu arte edo hori gertatu ezean, maiatzak 17 (ostirala).
  • METODOLOGIA: Goizeko txandan (11:00-14:00) adin guztiak batera gynkana bat egingo dute Balearen parkean.

BASONDO

  • NON: Kortezubi (Bizkaia).
  • NOIZ: Maiatzak 25 (larunbata).
  • PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12 urte.
  • APUNTATZEKO AZKEN EGUNA: Taldea osatu arte edo hori gertatu ezean, maiatzak 18 (larunbata).
  • PREZIOA: 5€ (egunean bertan).
  • METODOLOGIA: Tutoreekin, 10:00etan geratuko gara Kurtzio Kultur Etxean. Basondora abiatuko gara eta bertan babestuta dauden animaliak ezagutuko ditugu. Ondoren, inguruetan bazkalduko dugu eta 16:00etarako Kurtzio Kultur Etxera bueltatuko gara.

GAZTELEKUA

Dagoeneko eskuragai duzue Gaztelekuak maiatzerako antolatu dituen jardueren programazioa:

  • Maiatzak 2, 9, 16, 23, 30: Jolas librea
  • Maiatzak 3: Frontenis
  • Maiatzak 4: Malabar tailerra
  • Maiatzak 5, 19: Zineforum
  • Maiatzak 10: Pictionary
  • Maiatzak 11: Arropa kustomizatzeko tailerra
  • Maiatzak 12, 26: Zinema
  • Maiatzak 17: Beisbol pie
  • Maiatzak 18: Irteera hondartzara
  • Maiatzak 24: Frotenis txapelketa
  • Maiatzak 25: Makillaje tailerra
  • Maiatzak 31: Mahai jokoak

Ekintzen inguruko informazio gehiagorako, hurrengo txostenak deskargatu ditzakezue:

 http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia